Bareak merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetan zozkatutako sariek badituzte jabeak. Guztira, sei saski eta lau hotel egonaldi zozkatu dituzte, eta irabazleak beasaindarrak, lazkaotarrak eta idiazabaldarrak izan dira. Hauek dira irabazleak eta saria jaso behar dituzten lekuak: Saskiak Ander Insaustik, Mari Carmen
Bosgarren edukiontzia eskatu du PSE-EEk Zabor bilketa kudeatzeko sistema desberdinen aldeko eta kontrako iritziak entzuten ari dira egunotan Goierri Garaian. Batetik, Urretxuko eta Legazpiko PSE-EE alderdiko ordezkariek ohar bana igorri dute, herriotan bosgarren edukiontzia ezartzea bultzatuko dutela jakinaraziz. Bestetik, Urretxun eta Zumarragan Zero Zabor taldea sortu dute, eta urtarrilaren 11n aurkeztuko dute. Hondakin organikoak biltzeko bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia, zabor bilketa selektiborako eta konpostajerako «sistema eraginkorragoa» bezala definitu du PSE-EEk. Horregatik, atez-atekoaren aurrean, edukiontzien bilketa sistema «boluntarioaren» alde egiten dutela esan dute alderdi honetatik. Urretxuko PSE-EEko zinegotziek atez-ateko bilketa sistema «derrigorrezkoa, kostu altukoa, osasunaren kalterakoa, ezerosoa eta bizilagunaren gainean kontrol sozial bat burutzera bideratutakoa» dela salatu dute. Legazpin, «zikinagoa» dela ere gehitu dute. Hemen, gainera, PSE-EEko zinegotziek Kepa Urzelai Legazpiko alkateak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari gutuna bidali izana salatu dute. Jakinarazi dutenez, «udal gobernuaren izenean Legazpin atez-ateko sistema ezartzea» eskatu du alkateak gutun horretan. Hau «deitoragarritzat» jo dute. Birziklatzearen alde apustu egiten dutela esan dute, «baina ez behartze bat suposatzen duten neurriekin», atez-ateko bilketa sistemari erreferentzia eginez. PSE-EEkoen hitzetan, «uko egiten diogu udalak esateari zein egunetan eta zein ordutan jarri behar dugun atarian zintzilik gure zaborraren zati bat». Sistema honek herritarren bizi ohiturak «larriki» aldatzen dituela salatu dute, «asteko edozein [...]
Medikuek patologia larriak dituzten pazienteak soilik artatuko dituzte, eta gainontzekoak erizainak atendituko ditu; dauden baliabideak optimizatzea da aldaketa honen helburua.
Sukaldaitza eta gazte web tailerrak eta play station lehiaketak izango dira urtarrilaren 4tik 8ra bitartean Gazte Bidean lokalean.
Etzira arte egongo da zabalik gabonetako parkea Legazpin. Azokako arkupeetan eta Urbeltz pilotalekuan jarri dituzte jolas guneak. Gaur eta bihar 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko ditu ateak. Etzi 10:30etik 13:30era. Bi euro orda...
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 59 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Legazpin, bizikletan zihoala eroriko bat izan ondoren. GI-3511 errepidean gertatu da ezbeharra, eguerdian. Anbulantzia bertaratu da, baina ezin izan diote lagundu. Gorpu...
Bestalde, loterian jokatutako zenbakia 83.366 izan zen; 20 euroko saria du partizipazio bakoitzak eta dagoeneko tabernan bertan kobratu daiteke.
Aitor Hernandez ermuarrak irabazi du Ormaiztegiko 41. Ziklo-kros Proba. Bigarren Aketza Peña sailkatu da irabazlearengadik 13 segundura, eta hirugarren Iñaki Lejarreta 30 segundura. Javier Ruiz de Larrinagak egin du laugarren. Arabarrak ez du beraz, seigarren garaipenik lortu, azkeneko bost urtetan bera izan baita probaren irabazlea. Urtezahar egunean, 13:30ean ekin zioten probari. Eguraldiak ateri eutsi zion ia bukaerara arte. Ibilbidea oso biguna zegoen, bezperan egindako euriarengatik, eta txirrindulariak bertatik igaro ahala lokaztuz joan zen. Ohiko moduan 2.500 metroko ibilbidea egin behar izan zuten kirolariek. Proba nagusia 15:15ak aldera egin zuten, eta 50 minutu inguruko iraupena izan zuen. Egoitz Murgoitio faborito nagusia Belgikara joana zen ziklo-kros proba batean parte hartzera, baina gainerako kirolariak Ormaiztegin izan ziren, hala nola, Javier Ruiz de Larrinaga, Aitor Hernandez eta Iñaki Lejarreta. Ohiko ziklo kroslariei errepideko profesionalak ere gehitu zitzaizkien: Fran Ventoso, Aitor Galdos eta Garikoitz Bravo lazkaotarra, esaterako. Ikusmin handia zegoen ikusleen artean, eta gozatu ederra hartu ahal izan zuten bertan bildutakoek. Hasieratik sei txirrindulariko taldea nabarmendu zen. Seikote hori Iñaki Lejarretak, Aitor Hernandezek, Javier Ruiz de Larrinagak, Aketza Peñak, Isaac Suarezek eta Iñigo Gomezek osatu zuten. Bigarren itzulian, Ruiz de Larrinaga arabarra erritmoa bizkortzen saiatu zen, baina sasoirik onenean ez dagoenez, etsi egin behar izan [...]