Zumarragako osasun zentroko arreta gunea, gaur
Zumarragako osasun zentroan Ezkio-Itsaso, Gabiria, Urretxu eta Zumarragako pazienteak artatzen dituzte. Goierritar horiek eta lazkaotarrek ere, duela bi hilabete, arreta modu ezberdinean jasotzen dute beren osasun zentroetan. Administrariek lehen egiten ez zieten galdera sorta egiten diete orain, eta beren kasua larria ez bada, erizainak artatuko ditu. Medikuek patologia larriagoak artatzen dituzte, baita erizainek eta Zumarragako Ospitaleko espezialistek bideratutako kasuak ere.
Eredu berri honek dauden baliabideak optimizatzea du helburu. Erabiltzaileak egiten duen eskari bakoitza dagokion profesionalari bideratzea da, finean, sistema honen ardatza.