Kamioi batek karga galdu du eta Esteban Lasa kalea itxi egin dute
Supermerkatu kate ezagun batentzako materiala garraiatzen zuen kamioi batek karga galdu du gaur arratsaldean, eta Esteban Lasa kalea itxi egin behar izan dute, Telefonica parean. 16.15 aldean izan da ezbeharra. Udaltzainen arabera, “kamioiak karg...
Supermerkatu kate ezagun batentzako materiala garraiatzen zuen kamioi batek karga galdu du gaur arratsaldean, eta Esteban Lasa kalea itxi egin behar izan dute, Telefonica parean. 16.15 aldean izan da ezbeharra. Udaltzainen arabera, “kamioiak karga ondo lotu gabe” zeraman, eta aldapa igotzen hasi denean, ateak zabaldu eta material guztia errepidera erori da. Ordu betetik gora behar izan dute karga guztia jasotzeko -17.30ean itxita jarraitzen zuen-. Bitartean, udaltzainek Zazpiturrieta kaletik bideratu dute trafikoa.