Alkartasuna Lizeoak 1.830 euro bildu ditu Haitirako
Beasaingo Alkartasuna Lizeoak 1.830 euroko txekea eman dio Herriak Elkarlanean erakundeari. Lizeoko gurasoek eta ikasleek, urtean zehar egindako hiru ekintzetan bildutako dirua da. Bigarren eskuko jostailuen salmentan, merkatu txikian jarritako produ...
Beasaingo Alkartasuna Lizeoak 1.830 euroko txekea eman dio Herriak Elkarlanean erakundeari. Lizeoko gurasoek eta ikasleek, urtean zehar egindako hiru ekintzetan bildutako dirua da. Bigarren eskuko jostailuen salmentan, merkatu txikian jarritako produktuen salmentan, eta Eguberrietako kantu eskean atera zuten dirua. Herriak Elkarlanean erakundeak, Haitin 122 eguzki lanpara erosteko erabiliko du diru kopuru hori. Lagundu duten guztiei esker ona agertu diete.













