Auzo batzarren ondorioak azalduko dituzte bihar
Herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoarekin, Beasaingo udal gobernuak hainbat batzar egin zituen auzoz auzo, azaroan hasita. Orain, batzar horien inguruko balorazioa egin dute, eta bileretan ateratako kezkak eta iradokizunak jasotzen dituen txos...
Herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoarekin, Beasaingo udal gobernuak hainbat batzar egin zituen auzoz auzo, azaroan hasita. Orain, batzar horien inguruko balorazioa egin dute, eta bileretan ateratako kezkak eta iradokizunak jasotzen dituen txostena prestatu dute. Bihar, ondorio horiek eta aurrera begira eman nahi dituzten pausoak azaltzeko herri batzarra egingo dute. Bilera Igartza jauregian izango da, 19:00etan.












