Goi mendietan ibiltzeko ikastaroa antolatu du Arrastaka taldeak
Arrastaka Mendi Taldeak alpinismoan lehen urratsak ematen hasteko ikastaroa antolatu du otsailerako. Hilaren 15 etik 19ra bitartean egingo dute, bi saiotan banatuta; aurrenekoan teoria landuko dute eta bigarrenean Piriniotara joango dira. Hilaren 15eti...
Arrastaka Mendi Taldeak alpinismoan lehen urratsak ematen hasteko ikastaroa antolatu du otsailerako. Hilaren 15 etik 19ra bitartean egingo dute, bi saiotan banatuta; aurrenekoan teoria landuko dute eta bigarrenean Piriniotara joango dira.
Hilaren 15etik 16ra egingo dute aurreneko saioa, Arrastakak eta Ehunmiliak probak duten lokalean. Bertan, teoria eta praktika uztartuko dituzte, eta besteak beste, kranpoiak, pioleta, arnesak eta sokak nola erabili erakutsiko dute; baita goi mendietan sergurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere.
Hilaren 18tik 19ra berriz, asteburu pasako irteera egingo dute, Piriniotara. 18an, jardunaldi praktikoa egingo dute, pioleta eta kranpoiak nola erabili, eta mailda elurtuetan eroriz gero nola jokatu behar den erakusteko. Biharamunean, hilaren 19an, 2.669 metroko garaiera duen Bisaurin mendia igoko dute.
Ikastaro horretan parte hartu nahi dutenek, datorren asteartean, hilak 14, egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:30ean elkartuko dira, Iturriotz kaleko lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira deitu edo www.arrastaka.net webgunea bisita dezake.
Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea. Berritu nahi duenak, elkartera jo dezake.