Zegamako Realzaleak Bartzelonan izan dira taldea animatzen
Zegamarrak Realakin. Aupa Real kirol-lagunarteko kideak asteburua Katalunian igaro dute, Realak Bartzelonan partida jokatu behar zuela aitzakia hartuta. Larunbat goizean elurra mara-mara ari zela abiatu zen autobusez 34 lagunek osatutako taldea Bartzelona aldera. Arratsaldean jada bertan ziren eta partidaren aurretik Bartzelonako kaleetan ibili ziren, hara eta hona giroa jarriz. Realaren aldeko ohiuak ez ziren falta izan. Realak partida galdu egin zuen arren, Zegamako kirol-lagunartekoen iritziz “itxura ona” eman zuen. “Aurkari ahalguztiduna estu eta larri hartu, eta hari aurre egiteko gai izan zen”. Horregatik, pozik atera ziren zegamarra futbol zelaitik. Igandean Sant Sadurni D’Anoian Igandean Sant Sadorni D’Anoian izan ziren, Kataluniako herri hori Zegamarekin senidetuta dagoela aprobetxatuz. Lehendabizi bi upategi bisitatu zituzten, eta ondoren bertako jaki tipikoekin bazkaldu zuten. Asteburua ederki pasatuta gustura itzuli ziren zegamarrak etxera.
Zegamarrak Realakin. Aupa Real kirol-lagunarteko kideak asteburua Katalunian igaro dute, Realak Bartzelonan partida jokatu behar zuela aitzakia hartuta.
Larunbat goizean elurra mara-mara ari zela abiatu zen autobusez 34 lagunek osatutako taldea Bartzelona aldera. Arratsaldean jada bertan ziren eta partidaren aurretik Bartzelonako kaleetan ibili ziren, hara eta hona giroa jarriz. Realaren aldeko ohiuak ez ziren falta izan.
Realak partida galdu egin zuen arren, Zegamako kirol-lagunartekoen iritziz “itxura ona” eman zuen. “Aurkari ahalguztiduna estu eta larri hartu, eta hari aurre egiteko gai izan zen”. Horregatik, pozik atera ziren zegamarra futbol zelaitik.
Igandean Sant Sadurni D’Anoian
Igandean Sant Sadorni D’Anoian izan ziren, Kataluniako herri hori Zegamarekin senidetuta dagoela aprobetxatuz. Lehendabizi bi upategi bisitatu zituzten, eta ondoren bertako jaki tipikoekin bazkaldu zuten.
Asteburua ederki pasatuta gustura itzuli ziren zegamarrak etxera.