Gazte lokaletan sua saihesteko kanpaina jarri dute martxan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Su Eskola Fundazioak gazte lokaletan suaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan. Azken bost urteetan 21 sute izan dira gazteek erabilitako egoitza, lonja eta txaboletan, eta horietako gehienak neguan izan dira. Koltxoi eta sofak erre izan dira halakoetan, zenbaitetan, barruan sua egitearen ondorioz, beste batzuetan hautsoentzia zakarrontzian husteagatik, edota bestelako zenbait prebentzio neurri ez hartzeagatik. Sute horiek gehienetan txikiak izan diren arren, zenbaitetan kalte larriak eragin dituzte etxeetan. Maider Ziganda Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzuetako zuzendariak eta Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasorok aurkeztu dute kanpaina. Aldundiak 2.500 liburuxka banatuko ditu Gipuzkoako udalerrietan, horiek gazteen lokaletara helaraz ditzaten. “Kanpaina honen helburua lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da. Izan ere, negua da urteko garai arriskutsuena, hotza dela eta erabiltzen diren berogailu sistemek sor ditzaketen arriskuen ondorioz”, adierazi du Zigandak. Istripu kopuru hori saihesteko hainbat prebentzio neurri eman dituzte ezagutzera. Gazte lokaletarako aholku erabilgarriak Lokal horietan suteak saihesteko honako bederatzi neurriak eman dituzte ezagutzera: -Lapurrak ez dira aparatu gehiegirekin gainkargatu behar. -Zaborrontzira ez da hustu behar busti gabeko hautsontzirik. -Berogailuak ez dira jarri behar gortina, sofa edo altzarien ondoan, eta horien gainean ez da arroparik lehortzen jarri behar. -Lotara joan edo [...]
Aldasoro eta Ziganda, gaur, Su eskolan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Su Eskola Fundazioak gazte lokaletan suaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan. Azken bost urteetan 21 sute izan dira gazteek erabilitako egoitza, lonja eta txaboletan, eta horietako gehienak neguan izan dira. Koltxoi eta sofak erre izan dira halakoetan, zenbaitetan, barruan sua egitearen ondorioz, beste batzuetan hautsoentzia zakarrontzian husteagatik, edota bestelako zenbait prebentzio neurri ez hartzeagatik. Sute horiek gehienetan txikiak izan diren arren, zenbaitetan kalte larriak eragin dituzte etxeetan.
Maider Ziganda Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzuetako zuzendariak eta Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasorok aurkeztu dute kanpaina. Aldundiak 2.500 liburuxka banatuko ditu Gipuzkoako udalerrietan, horiek gazteen lokaletara helaraz ditzaten. “Kanpaina honen helburua lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da. Izan ere, negua da urteko garai arriskutsuena, hotza dela eta erabiltzen diren berogailu sistemek sor ditzaketen arriskuen ondorioz”, adierazi du Zigandak. Istripu kopuru hori saihesteko hainbat prebentzio neurri eman dituzte ezagutzera.
Gazte lokaletarako aholku erabilgarriak
Lokal horietan suteak saihesteko honako bederatzi neurriak eman dituzte ezagutzera:
-Lapurrak ez dira aparatu gehiegirekin gainkargatu behar.
-Zaborrontzira ez da hustu behar busti gabeko hautsontzirik.
-Berogailuak ez dira jarri behar gortina, sofa edo altzarien ondoan, eta horien gainean ez da arroparik lehortzen jarri behar.
-Lotara joan edo lokaletik irten aurretik, berogailu edo kandela guztiak ondo itzalita daudela ziurtatu behar da.
-Ez da surik egin behar lokaletan: jariatzen diren gas toxikoek heriotza eragin dezakete.
-Lokalera iristea gas usaina baldin badago, gas giltza itxi behar da, lokaletik irten eta 112ra deitu.
-Gas berogailuak dauden lokaletan aireztapen on bat egon behar da kanpoaldera.
-Lokalean gutxienez hautsezko itzalgailu bat edukitzea gomendatzen da.
-Larrialdi kasuetan lasai egon behar d, eta 112ra deitu.