Beasainen gizonezko bat atxilotu dute, arropa garbigailua lapurtzeagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Beasainen, 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute, arropa garbigailua lapurtu duelakoan. Denda baten kanpo aldean zegoen garbigailua, autoan sartzen ari zenean, iritsi zen Ertzaintza. Zaborretara botatako garbigailua zela uste zuela argudiatu zuen gizonezkoak. Ertzainak dendakoekin hitz egin, eta haiek azaldu zuten, garbigailua iritsi berria zela eta ez zutela denda barrura sartzeko astirik izan. Gertatua ikusita, gizonezkoa atxilotu egin zuen Ertzaintzak, lapurreta delitua egotzita. Arropa garbigaluak mila eurotik gora balio ditu.
Atxilotutakoak, polizia aurrekariak ditu eta epailearen esku geldituko da.