Bidegorrian komun publikoak jarri dituzte
Zumarragan, Etxeberri auzora doan bidegorrian bainugelak kokatu zituen udalak, atzo. Soinketa kanpoan egiteko aukerak emango dituen parkean ipini dituzte komun publikoak.
Egitura bakarreko eraikin txikia ipini zuten atzo, garabi batekin. Hori dela eta, GI-631 errepidearen Zumarragako sarbidea, Kalebarrenera doana, itxita egon zen goiz osoan.
Bainugela itxia eta gizonezkoen komun irekiak hartzen ditu egiturak. Legazpin abiatu eta Azkoitiraino doan bidegorrian komun publikoak «beharrezkoak» direla esan du Mikel Serrano alkateak. Soinketa kanpoan egiteko parkea «eguraldiak hobera egiten duenean» inauguratuko dutela jakinarazi du alkateak.