Bostehun bat herritarrek parte hartu dute auzoz auzoko bileretan
Beasaingo udal gobernu taldeak auzoz auzo egin dituzten bileren ondorioak aurkeztu ditu. Denera, 500 herritar inguruk parte hartu dute batzar horietan, eta harrera «oso ona» izan dela nabarmendu dute. Gainera, bilera horietan bildutako proposamenekin egin duten txostena, aurrera begira «lan tresna garrantzitsua» izango dela azaldu dute. Asteazken iluntzean egin zuten bilera horien ondorioak aurkezteko batzarra, Igartza jauregian. Azaroan hasita, denera hamar bilera egin zituztela azaldu zuen Koldo Agirre alkateak. Bilera horietan «bostehun bat lagun» bildu direla eta «balantze positiboa» egiten dutela esan zuen. Bilera horiek «uste baino lan gehiago» eman dietela ere aitortu zuen, herritarren partetik «kexa asko» jaso dituztelako. Zezilia Herrador parte hartzerako zinegotziak berriz, «lan honen helburu nagusia, herritarrek udalaren gestioan zuzenean parte hartzeko tresnak eskaintzea» izan dela azaldu zuen. Parte hartze hori lortzeko bidean, bilera horiek pauso bat izan direla, baina aurrerantzean «pauso gehiago» eman beharko dituztela gogorarazi zuen. Autokritika ere egin zuen Herradorrek, izan ere, «bilera batzuk ez dira guk nahi genukeen bezain ondo atera». Beasaingo erdigunean egindako bileran, esaterako, 170 lagun bildu ziren, eta batzarra «nahiko kaotikoa» izan zela aitortu zuen. Auzoetako bilerak berriz, lasaiagoak izan dira, horietan, 20-35 lagun bildu zirelako. Orain arte ikusi dituzten akats horietatik ikasi eta aurrerantzean hobetzen saiatuko direla esan zuen. Gainontzean, bilerak egin dituzten [...]
Beasaingo udal gobernu taldeak auzoz auzo egin dituzten bileren ondorioak aurkeztu ditu. Denera, 500 herritar inguruk parte hartu dute batzar horietan, eta harrera «oso ona» izan dela nabarmendu dute. Gainera, bilera horietan bildutako proposamenekin egin duten txostena, aurrera begira «lan tresna garrantzitsua» izango dela azaldu dute.
Asteazken iluntzean egin zuten bilera horien ondorioak aurkezteko batzarra, Igartza jauregian. Azaroan hasita, denera hamar bilera egin zituztela azaldu zuen Koldo Agirre alkateak. Bilera horietan «bostehun bat lagun» bildu direla eta «balantze positiboa» egiten dutela esan zuen. Bilera horiek «uste baino lan gehiago» eman dietela ere aitortu zuen, herritarren partetik «kexa asko» jaso dituztelako.
Zezilia Herrador parte hartzerako zinegotziak berriz, «lan honen helburu nagusia, herritarrek udalaren gestioan zuzenean parte hartzeko tresnak eskaintzea» izan dela azaldu zuen. Parte hartze hori lortzeko bidean, bilera horiek pauso bat izan direla, baina aurrerantzean «pauso gehiago» eman beharko dituztela gogorarazi zuen.
Autokritika ere egin zuen Herradorrek, izan ere, «bilera batzuk ez dira guk nahi genukeen bezain ondo atera». Beasaingo erdigunean egindako bileran, esaterako, 170 lagun bildu ziren, eta batzarra «nahiko kaotikoa» izan zela aitortu zuen. Auzoetako bilerak berriz, lasaiagoak izan dira, horietan, 20-35 lagun bildu zirelako. Orain arte ikusi dituzten akats horietatik ikasi eta aurrerantzean hobetzen saiatuko direla esan zuen.
Gainontzean, bilerak egin dituzten auzoetan, bertakoen partetik «esker ona» jaso dutela azaldu zuten. «Jendea parte hartzeko gogoz zegoen, eta bilera bera egitea eskertu» egiten dutela azaldu zuen Koldo Agirrek.
Proposamenak
Auzoz auzo egindako bilera horietan jasotako proposamenak txosten batean bildu dituzte. Denera, 200 proposamen eta kexa daude dokumentu horretan jasota. Txosten hori, «lan tresna» izateko asmoarekin egin dutela azaldu zuten. Irakurri nahi duenak, udaletxean bertan edo udalaren webgunean eskuratu dezake.
Txostenean jasotako proposamenak, gaika eta bi atal nagusitan banatu dituzte: azkar bideratu daitezkeenak eta lanketa sakonagoa eskatzen dutenak. Zezilia Herrador zinegotziak azaldu zuenez, azkar bideratzeko modukoak direnak, «udalaren aurtengo kudeaketa planean» sartu dituzte, eta ahalik eta azkarren bideratzen saiatuko dira. Lanketa handiagoa eskatzen duten gaiak berriz, dagozkion udal batzordera bideratuko dituzte. Parte hartze batzordea arduratuko da gai horien inguruko jarraipena egiteaz.
AUZOZ AUZOKO BATZARRETAN JASOTAKO PROPOSAMENAK
Arriaran
- AHTren lanetan ari den enpresari bidea garbitzeko eskatu.
- Argiztapena hobetu elkarte atzeko aparkalekuan eta Salbatore eta Arriaran artean.
- Elektrizitatea sortzeko zentral txiki bat sortu auzorako.
- Salbatore eta Arriaran arteko bidean espaloia egin.
Astigarreta
- Udalak urtean bitan San Gregorioko bidea garbitzeko hartutako konpromisoa bete dezala.
- Hondakinak birziklatzeko edukiontziak jarri.
- Ur-tangaren edukiera handitu.
- Interneterako sarbidea jarri.
Beasain mendi
- Urtegiak lotzeko proiektuaren inguruko informazioa eskatu.
- Errepide ertzetako arketak garbitu eta zebra bidea hobetu.
- Doctor Fleming inguruan errepidea zabaldu behar da.
Erdigunea
- Zaldizurretan bi norantzako bidea arriskutsua da.
- Aparkalekuak behar dira; lurpekoak egitea proposatu da.
- Argiteria hobetu Zaldizurretan, CAFeko zubian eta Bista Alain.
- Zebra bideak gurpildun aulkientzat egokitu behar dira.
- Autobian barrera akustikoak jartzeko beharra ikusten da.
Ezkiaga
- Aterpe taberna aurrean segurtasuna bermatzeko ispilua jarri.
- Euriteek sor ditzaketen arazoak aurreikusteko eskatu dute.
- Helduentzat parkea behar da.
- Mateo Mujikan eta Arantzazun igogailua eskatzen da.
- Arratoiak Oria pasealekuan.
- Lapurretekin arazoak daude.
Garin
- Errekatxoak eta errepide batzerreko ubideak zaindu.
- Ur zikinak kanalizatu.
- Zaborra biltzeko edukiontziak behar dira.
- Sutarako egurraren bidez auzorako ur beroa jartzea aztertu.
Gudugarreta
- Gasolindegiko hondakinen arazoari konponbidea eman.
- Postontzia eta hondakinen edukiontziak behar dira.
- AHTren obrek arazoak sortu dituzte (ur sorburua, pistak…).
- Herri bidea erorita dago eta hoditeria behin-behinekoa da.
Igartza
- Argiteria eta kale garbiketa hobetu behar dira.
- Loinazpeko bidegurutzea arriskutsua da; ispilua jarri.
- Igartza putzuko ura zikindu egiten da.
- Aspacetik kiroldegirako bidean bidegorria osatu.
Lazkaibar
- Aparkaleku arazoak daude.
- Trafiko handia dela eta segurtasun arazoak daude.
- Udalak auzoa utzita daukala aipatzen da orokorrean.
Matxinbenta
- Argia, telebista eta propanoa kanalizatu. Telefono zerbitzuaren arazoak konpondu.
- Auzotik urtegira doan oinezko bidea garbitu eta egokitu.
- Birziklatzeko edukiontziak behar dira.













