Tobera musika eskolakoek urteko batzarra asteazkenean egingo dute, Seguran
Tobera musika eskolakoek urteko batzarra egingo dute datorren asteazkenean (otsailak 15), Segurako kultur etxean, 19:30ean. 2010-2011 ikasturteko memoriaren berri emango dute. Garai horretako diru-kontuen balantzea ere izango dute hizpide, eta ondo iru...
Tobera musika eskolakoek urteko batzarra egingo dute datorren asteazkenean (otsailak 15), Segurako kultur etxean, 19:30ean. 2010-2011 ikasturteko memoriaren berri emango dute. Garai horretako diru-kontuen balantzea ere izango dute hizpide, eta ondo irudituz gero onartu egingo dute. Ondoren, 2011-2012 eskola plangintza azalduko dute, besteak beste. Azkenik, zuzendaritza batzordeko kide berriak izendatuko dituzte.













