Beasainek garrantzi handiko hiru puntu lortu ditu asteburuan, Santutxuri irabazi eta gero. Izan ere, etxetik kanpo eta aldapa gora jarri zitzaien partida aurrera atera zuten. Ia bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatu zuen Beasainek. Baina et...
Tolosako inauteriak direla eta, Aizkorri mendizale elkarteak urteroko irteera antolatu du iganderako; Uzturre mendira hoango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostiralean, 20:00etan joan beharko du elkartearen egoitzara.
Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari lagundu asmoz, Seguran antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu du. Eluska Gerriko bertako alkateak jakitera eman duenez, arratsaldetik hasita «sekulakoa»izan da jendearen erantzuna. Haurrek, gazteek zein helduek jarri nahi izan dute, gainera, beraien aletxoa Ibaialderi laguntzeko». Laiotz herri eskolako ikasleak, haurrak eta gurasoak izan ziren ostiralean egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Eskolatik plazara jaitsi ziren tropelean, eta txokolate jana egin zuten. Hotz egiten zuen, eta primeran etorri zitzaien edaria barruak berotzeko. Ondoren haurrak hainbat jolasetan parte hartu zuten, hala nola, zaldia eta zalduna jolasean, sila jokoan… Haurrekin batera gurasoak ere ibili ziren hainbat jolasetan, eta giro polita sortu zen herriko plazan. Arratsaldeko seietan arin-arina, fandangoa eta beste hainbat dantza pieza egin zituzten umeek. Ondoren, Laiotzeko ikasleek zein beraien guraso eta aiton-amonek patata tortilla pintxoak dastatu ahal izan zituzten. Ordu horretan gazta lehiaketari ekin zioten segurarrek. Guztira 120bat lagunek parte hartu zuten, eta bakoitzak euro bat ordaindu zuen. Kasu horretan saria ez zuen gaztarik onena egin zuen parte hartzaileak irabazi, jakiaren pisua asmatu zuenak baizik. Gaztak 1.175 gramo zituen, eta Unai Oiarbidek asmatu zuen. Horrenbestez, bera izan zen gazta etxeratu zuena. Iluntzean herriko koruko kideak zein herritarrak eztarriak berotu eta kantuan aritu ziren. Ondoren, herriko gaztetxoek eta haurrek [...]
Joxe Artza eta Julen Herguedas ataundarrek irabazi dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa, finalean Joseba Ona eta Jose Angel Rojo ordiziarrak 3 eta 2 mendean hartuta. 1.500 euro eta txapelak lortu dituzte irabazleek, eta 800 euro bigarren geratu direnek. Aurten ehun bikoteren muga ez du gainditu txapelketak, 27 herritatik etorritako 89 bikotek eman baitute izena. Gipuzkoakoak izan dira gehienak, baina Nafarroakoak ere baziren, Sakana eta Leitza aldekoak. Hauxe da parte hartzaileen jatorriaren zerrenda: Ordizia (30), Zaldibia (9), Beasain (8), Lazkao (4), Tolosa (4), Zumarraga (3), Leitza (3), Bergara (2), Zegama (2), Ataun (2), Ormaiztegi (2) eta Etxarri Aranatz (2). Donostia, Alegia, Leaburu, Lasarte-Oria, Usurbil, Villabona, Aizarnazabal, Arriaran, Ikaztegieta, Mutriku, Legazpi, Oñati, Soraluze eta Azkoitiatik bikote bana etorri da aurten. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zen. Hirugarren Iñaki de Castro eta Manolo Casado beasaindarrak sailkatu dira (400 euro); laugarren Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrak (200 euro); bosgarren Pepe Caballero eta Enrique Arce ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); seigarren Vicente Lopez eta Miguel Guillorme ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); zazpigarren Arrasateko Igor Barbero eta Roman Lopez (4 afari) eta zortzigarren Rufino Hernandez eta Jose Miguel Hernandez beasaindarrak (4 afari). Herriko lehen bikotea Joseba Ona eta Jose Angel Rojo izan [...]
Krisiak gogor jo ditu ekonomiaren alorrik gehienak, baina lan mundutik datoz daturik beltzenak. Azken bost urteetan, langabeziaren datua bikoiztu egin da Goierrin; zenbaki horien atzean daudenak dira krisiaren alderik gordinenak. Azken bost urteetan bikoiztu egin da langabetuen kopurua Goierrin. Krisiak ez du beste eskualde batzuetan adinako eraginik izan, baina eraikuntza sektorearen gainbeherak eta industria arloan dauden zailtasunek arrastoa utzi dute. Datuek diote denera 3.700 lagun daudela lanik gabe Goierrin. Kopuru hori, 1.694 lagunekoa zen 2007. urtean. Ekonomia krisiak arlorik gehienetan izan du eragina, baina zerbitzuena da kaltetuena; bertan dago eskualdeko langabetuen %55a. Haren atzetik daude industria eta eraikuntza, baina bi sektore horiek hazkunde nabarmena izan dute. Adinaren arabera, langabetu gehienak (%52a) 25 eta 44 urte artekoak dira. 45 urtetik gorakoen kopurua ere handia da; adin tarte horretako 1.362 lagun daude lanik gabe. Datu horietako bakoitzaren atzean, ordea, pertsonak daude. Horietako asko, Lanbide enplegu agentziak Goierrin dituen bi bulegoetakoren batera joaten dira, egunero. Beasaingo eta Zumarragako zentroetan, etengabea da jendearen joan etorria, batez ere goiz partean. Langabeziaren papelak egin, eskaintza berririk dagoen begiratu, ikastaroren batean izena eman… Langabetuaren eguneroko zereginak dira. Hori da Antton Altunaren kasua. 2001etik dago lan finkorik gabe. Hamabost urte lan egin zituen kameralari moduan, aurrena ekoiztetxe batentzat, [...]
Frantziarra da, Tarbeskoa, Marc Vignolo. 32 urte beteko ditu aurten. Ikasketaz, Heziketa Fisikoko irakaslea da, baina lan bertikaletako enpresa batean lan egiten du. Duela bi urte iritsi ziren Marc Vignolo eta bere bikotea Goierrira, Segurara. Aurretik Oñatin (Gipuzkoa) ere bizi izan ziren pare bat urtetan. Zer moduz bizi zara Seguran? Integratzea erraza egin al zaizu? Oso gustura bizi naiz Seguran. Hasieran inor ez genuen ezagutzen, baina inauterietan mozorrotuta atera ginen. Bazkarira ere joan ginen eta pixkanaka jendea ezagutzen hasi ginen. Eskalatzen ere ibiltzen naiz eta rokodromoan jende asko ezagutu dut. Poteoan hasi nintzen beraiekin, mendira joaten… Mendira joateko, eskalatzeko, eta bizikletan ibiltzeko leku egokia da Goierri. Polita da gainera! Barakaldon bizi izan nintzen denboralditxo batean eta ez dauka zerikusirik. Hemengo bizimodua hobea da. Hau gehiago gustatzen zait. Aizkorri aldean ibiliko zinen. Bai, asko gustatzen zait. Zein da zure ogibidea? Frantzian Heziketa Fisikoko irakasle ikasketak egin nituen. Baina hemen, lan bertikaletako enpresa batean lan egiten dut. Eraikuntzan ari naiz lanean, baina sokekin. Irakasle lanean aritzeko aukerarik izan al duzu? Ez, ez naiz asko mugitu baina hasteko EGA beharko nuke. Bestela, pribatura, monjetara joan beharko nuke eta ez dut horrelakorik nahi. Horretaz gain, titulua konbalidatu beharko nuke. Berez, nire tituluak Europako moduluak [...]
Jon Dorronsoro (Legazpi, 1967) Sustraiak taldeko kidea da. Inauterietako igandean, urtero bezala, herriko kaleetan dantza egingo dute. Aurten, Lasarte-Oria eta Antzuolako Sorgin Dantza egingo dituzte. Zein da zure dantza kuttuna? Legazpiko Ezpata Dantz...
Iazko auzoz auzoko esperientziaren ondoren, aurtengo auzoz auzoko antolamendu berria jarri dute martxan Ordiziako Udalak. Aurtengora begira, auzo gisa antolatzeko proposamena egin zuen udalak, eta horretarako, bizilagunekin zubi lanak egingo dituzten a...
Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44). Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea. Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen. Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.
Aurtengo binakako pilota txapelketa nagusian, Goierriko bi pilotari parte hartzen ari dira: Aritz Lasa eta Jon Ander Albisu. Biak debutariak dira. Albisu txapelketako gazteena da, eta Lasa aurrelarien artean gazteenetakoa. Aritz Lasak (Urretxu, 1983) bere jaioterrian jokatuko du ostiral honetan, bigarren etxea duen Ederrena pilotalekuan. Jon Ander Albisu (Ataun, 1990) toki exotikoago batean arituko da: Bartzelonan. Galderak erantzuteko, berriz, Beasainen elkartu ziren. Nola oroitzen dituzue lehen pilotakadak? Aritz Lasa: Hasieran lagunekin eta anaiarekin jokatzen nuen, Ederrena zaharrean. Oso gustura aritzen ginen. Aitaren familian oso pilotazaleak dira. Anaia urtebete zaharragoa da, eta irabazi egiten zidala esaten dit. Berak eta lagunek utzi zutenean, bakarrik jarraitu nuen. Ondoren Garfe enpresak deitu zidan eta gero Aspek. Jon Ander Albisu: Eskolan pilotan aritzen ginen. Nire etxean ere pilotazaleak dira. 16 urte bete arte, koadrilako batekin aritu nintzen, Arratibelekin. Ataundik Tolosara joan ginen, herrian bakarrik gelditu baikinen. Oso esperientzia polita izan zen, maila ona baitzegoen. Ondoren Asegarcek deitu zidan, ez nuen espero. A.L.: Klub batzuk oso indartsuak dira (Tolosa, Añorga, Amezketa…) eta herri txikietako jendea horietara joaten da. Horrek, are gehiago indartzen ditu klub horiek. Nire garaian Añorga puntakoa zen: Argote, Mendizabal… hortik atera ziren eta bertakoa bakarra zen. Ni ez nintzen Urretxutik atera, entrenatzeko astirik [...]
Maite Murgia gazte lazkaotarrak Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi du gazteen mailan. 20 urte ditu eta Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Rufino Murgia Euskaltel-Euskadi taldeko masajistaren alaba da eta ziklo-krosean, errepideko txirrindularitza lasterketetan eta udako triatloian ere aritzen da. Nolatan halako kirol zaletasun handia? Familian denok gara kirolariak. Hiru anaia-arrebok txikitatik eskiatu egin dugu eta bizikletan ibili gara. Xabi triatloietan ibili zen. Utzi egin zuen, baina bera izan zen animatu ninduena. Urtzi, berriz, txirrindularitzan, afizionatuetan dabil Bidelanekin. Zein kirol gustatzen zaizu gehien? Neguko triatloia eta ziklo-krosa. Ziklo-krosa elurrik ez zegoen urte batean probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan. Zer moduz doa neguko denboraldia? Ziklo-krosari dagokionez, 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi dut eta Espainiakoan bigarren sailkatu naiz. Legazpin Gipuzkoako Txapelketa irabazi nuen, eta neguko triatloian Espainiako txapelketa irabazi dut gazteen mailan. Zeintzuk dira zure erronkak datozen hilabeteetarako? Igandean Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa jokatuko da Izaban (Nafarroa) eta datorren astean denboraldiko azken proba izango da Antson (Aragoi). Ondoren, duatloietan eta triatloietan parte hartuko dut. Nor da zure entrenatzailea? Patxi Vila txirrindularia. Asko laguntzen dit. Aitaren laguna da. Italiako Flaminia taldearekin ari da eta gure harremana telefono eta posta elektroniko bidezkoa da. Non ikusten duzu zure burua epe luzera? Munduko ziklo-kros [...]
Goiztiri AEK euskaltegiak 25 urte bete ditu. Hori ospatzeko, Iñaki Apalategi bertsolariaren hitzekin abestia sortu du Black Jiko taldeak. Bideoa ere prestatu dute, euskaltegiaren historiako argazkiekin. goiztiri.blogspot.com
Aurreko asteko Goierriko elurtearen argazkiak eta bideoa Goierriko Hitzaren webgunean daude ikusgai. goierri.hitza.eus
Jose Maria Setien Gipuzkoako gotzain ohiak Bakeratze bidetik berradiskidetzera hitzaldia egingo du, asteazkenean, 19:00etan, Beasaingo udaletxeko areto nagusian. Andre Mari Zeruratuaren parrokiak antolatuta.