‘Chico & Rita’ filma ikusgai ostegunean, zineklub saioan
Goieniz zineklubak antolatutako saioen barruan, Fernando Trueba zinemagile espainiarraren Chico & Rita filma emango dute ostegunean. Amodio istorio klasiko bat kontatzen du filmak, baina berezitasuna, Truebak eta Mariscal marrazkigileak bilatutako estetika da. Izan ere, 40ko hamarkadako Kuba girotu dute, marrazki bizidunen bidez. Saioa, 21:00etan izango da, Usurbe antzokian.