Goierriko bola txapelketako lehen saioan joko oso altuak
Ezin zen parekatuago hasi Goierriko 24. Bola Txapelketa. Larunbatean Gabiriako Alkain-Buru bolatokian jokatu zen lehen jardunaldian joko oso altuak izan ziren, eta lehiaketa osoan parte hartuko duten 30 bolariek saritarako aukerarekin jarraitzen dute. Izan ere, askotan gertatzen ez den bezala, puntuaketa gorena bederatzi bolarik lortu zuten. Zortzi bolatara da lehiaketa, eta 48 birla bota zituzten denek (tiraldiko seiko bataz bestekoa izan ohi da normalean gorentzat hartzen dena). Hala, eguneko sarietatik kanpora geratu ziren 48 botatako bost partaide. Bestetik, txapelketak izango dituen zazpi jardunaldietarako izena eman duten 30 bolarietatik 29k 40 puntu edo gehiago lortu dituzte. Idiazabalen larunbatean jokatuko den bigarren saiorako irekita geratu da guztia, beraz. Kitarakoak jokatuta, eguneko onena —eta horrenbestez sailkapeneko buru— German Gereñu legazpiarra izan zen. Zeferino Agirre segurarrak, Martzelino Iza legazpiarrak eta Iñaki Maiz gabiriarrak jaso zituzten hurrengo hiru sariak. Hemezortzi urtetik beherako bolari bakarrak parte hartuko du txapelketan, Joanes Agirre idiazabaldarrak. 34 puntu batu zituen Gabirian.
Ezin zen parekatuago hasi Goierriko 24. Bola Txapelketa. Larunbatean Gabiriako Alkain-Buru bolatokian jokatu zen lehen jardunaldian joko oso altuak izan ziren, eta lehiaketa osoan parte hartuko duten 30 bolariek saritarako aukerarekin jarraitzen dute.
Izan ere, askotan gertatzen ez den bezala, puntuaketa gorena bederatzi bolarik lortu zuten. Zortzi bolatara da lehiaketa, eta 48 birla bota zituzten denek (tiraldiko seiko bataz bestekoa izan ohi da normalean gorentzat hartzen dena). Hala, eguneko sarietatik kanpora geratu ziren 48 botatako bost partaide.
Bestetik, txapelketak izango dituen zazpi jardunaldietarako izena eman duten 30 bolarietatik 29k 40 puntu edo gehiago lortu dituzte. Idiazabalen larunbatean jokatuko den bigarren saiorako irekita geratu da guztia, beraz.
Kitarakoak jokatuta, eguneko onena —eta horrenbestez sailkapeneko buru— German Gereñu legazpiarra izan zen. Zeferino Agirre segurarrak, Martzelino Iza legazpiarrak eta Iñaki Maiz gabiriarrak jaso zituzten hurrengo hiru sariak.
Hemezortzi urtetik beherako bolari bakarrak parte hartuko du txapelketan, Joanes Agirre idiazabaldarrak. 34 puntu batu zituen Gabirian.