Karikatura ikastarorako izena emateko epea
Zumarragako Arte Ederren Udal Eskolan karikatura ikastaroa eskainiko du Jose Manuel Bereziartuak. Eskolak otsailaren 22an hasiko dira eta martxoaren 28ra arte luzatuko dira. Ikastaroa asteazkenetan, 18:30etik 20:30era izango da eta hamabi orduko iraupena izango du. Izena emateko arte ederren eskolara jo daiteke gaur, bihar eta etzi, 15:00etatik 21:00etara. Matrikula 25 eurokoa da.