Anbulatorioa berrikuntza lanetan
Beasaingo Anbulatorioan hainbat konponketa lan egiten hasi dira aste honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean adostasuna lortu eta gero, Beasain Lantzenek hartu du obra egiteko ardura. Xabi Mujika Beasaingo Anbulatorioko zuzendariak ...
Beasaingo Anbulatorioan hainbat konponketa lan egiten hasi dira aste honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean adostasuna lortu eta gero, Beasain Lantzenek hartu du obra egiteko ardura. Xabi Mujika Beasaingo Anbulatorioko zuzendariak azaldu duenez, «fatxadan egon diren hezetasun arazoak direla eta, pintura altxatu eta zati batzuk erori egin dira». Lanen aurreneko fasean, aparkaleku aldeko zatia konponduko dute. Aurrera begira ordea, fatxada nagusian solte dauden hainbat harlauza konpondu eta teilatua ere gainbegiratuko dute. A. Apalategi