Kirolaren Udal Fundazioak eta Aitz-Zorrotz elkarteak hitzarmena sinatu dute
Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Udalaren arabera, Beasainen “arrantza praktikatzeko oinarrizko entitatea” da. Hitzarmena sinatzerako orduan, “elkartearen ibilbidea, beasaindarren parte-hartze kopurua, entitatearen finkatze maila eta egonkortasuna” hartu ditu kontuan udalak. Izan ere, Aitz-Zorrotz elkarteak arrantzarako 204 lizentzia ditu, eta elite mailako arrantxa txapelketetan dabiltzan 7 kirolari: Luis Ruiz, Ander Cantero, Olain Irizar, Jose Mari Perez, Axier Alberdi, Unai Urkia eta Juanjo Sanz. Hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, elkarteak “herriko arrantza plangintzaren programa” prestatuko du. Bertan, beasaindarrek arrantza arloan aukeran izango dituzten jarduera guztiak jasota geldituko dira, hasi sustapen ekintzetatik eta lehiaketetaraino. Horrez gain, bestelako zenbait jarduera ere antolatu ditu elkarteak 2012. urterako. Oria ibaiko arrantza txapelketa egingo dute eskola umeentzat; Arriarango eta Lareoko urtegien garbiketa eta ehiza txikiko Aitz-Zorrotz txapelketa ere egingo dituzte. Aitz-Zorrotz elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu edo federatu txartela egin nahi duenak, 943 084 708 telefono zenbakira deitu, edo aitz-zorrotz@euskalnet.net helbidera mezu bat bidali dezake.
Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Udalaren arabera, Beasainen “arrantza praktikatzeko oinarrizko entitatea” da. Hitzarmena sinatzerako orduan, “elkartearen ibilbidea, beasaindarren parte-hartze kopurua, entitatearen finkatze maila eta egonkortasuna” hartu ditu kontuan udalak. Izan ere, Aitz-Zorrotz elkarteak arrantzarako 204 lizentzia ditu, eta elite mailako arrantxa txapelketetan dabiltzan 7 kirolari: Luis Ruiz, Ander Cantero, Olain Irizar, Jose Mari Perez, Axier Alberdi, Unai Urkia eta Juanjo Sanz.