Martxoan Bertsoa Legazpin
zingizango.com • 10. urtez antolatuko du Urretxu-Zumarragako bertso eskolak Martxoan Bertsoa. Urte batzuk badira ekitaldi horietan Legazpik eta legazpiarrek ere parte hartzen dutela. Oraindik egitaraua itxi gabe daukate baina legazpiarren parte hartz...
zingizango.com • 10. urtez antolatuko du Urretxu-Zumarragako bertso eskolak Martxoan Bertsoa. Urte batzuk badira ekitaldi horietan Legazpik eta legazpiarrek ere parte hartzen dutela.
Oraindik egitaraua itxi gabe daukate baina legazpiarren parte hartzea ezagutzen dugu, dagoeneko: Martxoan Bertsoaren barruan antolatzen den txapelketan, gure herriko bi taldek kantatuko dute eta kanporaketetako bat Legazpiko Arranon jokatuko da, martxoaren 3an, 23:00etan. Beste bi talderekin batera Hegialde taldeak kantatuko du hor. Talde horretako kide dira Iñaki Lizarralde, Andoni Aizpeolea eta Joseba Barandiaran.
Beste talde legazpiarrak martxoaren 17an kantatuko du Urretxun. Hgezurralde taldean Igor Iñurritegi, Julen Agirreburualde eta Asier Iriondo izango dira. Oraindik tokia ez dute erabaki. Badakigu gogoz entrenatzen hasita daudela eta bihoakie gure animoa herrikideei eta gainerakoei.