Ostiralean Segurako Laiotz herri eskolakoek inauteri festa egingo dute
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan ostiralean, otsailak 17, inauteri festa egingo dute 15:15etan hasita. Hippyz mozorrotuko dira haurrak eta irakasleak, eta plazara joango dira eguraldi txarra egiten badu Baratze pilo...
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan ostiralean, otsailak 17, inauteri festa egingo dute 15:15etan hasita. Hippyz mozorrotuko dira haurrak eta irakasleak, eta plazara joango dira eguraldi txarra egiten badu Baratze pilotalekura). Txokolate jana ere egingo dute.
Arratsaldean 18:30ean hartza nola esnatzen den ikustera joango dira Errementariko ferratokira. Ondoren hartza, hartza-zaina, eta uxatzaileak kalez-kale ibiliko dira. Baita umeak eta beraien gurasoak ere.