Segurako hiribildua ezagutzeko bisita gidatu antzeztua egingo dute larunbatean
Segurako Udalak eta bertako turismo bulegoak antolatuta, Segurako hiribildua ezagutzera emateko helburuarekin bisita gidatu antzeztua egingo dute larunbatean eguerdiko hamabietan. Antzezpena Aldabe kooperatiba elkarteko bi kidek egingo dute: Hodei Unzu...
Segurako Udalak eta bertako turismo bulegoak antolatuta, Segurako hiribildua ezagutzera emateko helburuarekin bisita gidatu antzeztua egingo dute larunbatean eguerdiko hamabietan. Antzezpena Aldabe kooperatiba elkarteko bi kidek egingo dute: Hodei Unzueta aktoreak eta gidari lanetan ibiltzen den Maite Sagasetak. Ardixarra etxetik abiatuta egingo dute bisita.
Segurako herria, Erdi Aroan, Gipuzkoako hiribildu garrantzitsuenetakoa izan zen, garai hartan Iberiar penintsula Europarekin lotzeko pasabide estrategikoa izan baitzen. Larunbatean bertara joaten diren bisitariek hiribilduko etxeak, jauregiak, sarrera ateak, elizak, karkaba… ikusteko aukera izango dute, garaiko pertsonaia desberdinen laguntzarekin: hiribilduko langile familiako emakumea, ostatu bila dabilen erromesa, merkataria…
Informazio gehiago nahi duenak 943 80 17 49 telefono zenbakira deitu dezakete.