Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura deitu dute biharko
CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan....
CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan. 10:00etatik 11:00etara elkartuko dira, CAFeko Beasaingo sarrera nagusian dagoen monumentuan.
Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, “Beasaingo lantegian dagoeneko 19 langile dira beraien lanpostuetan amiantoa arnasteagatik hildakoak, eta beraien heriotza amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak”. Administrazioaren jarrera itxia ere salatu dute langileek.