2012/2/16

Kuadrilla arteko futbol lehiaren partidak jaian

Joan den asteburuan hasi zen Ordiziako kuadrilla arteko txapelketaren 33. ekitaldia. Aurten 15 taldek jokatuko dute, bi multzotan banatuta (A multzoan 8, B multzoan 7). Igandean jokatuko dira bigarren jardunaldiko partidak: Downtown-Meridiano 0 (12:00)...

Ordiziako Hitza

Legazpiko bertso afaria bertsoa.com webgunean

zingizango.com • Joan den ostiralean bertso-afaria izan zen Aitxuri jatetxean. Bertsoa.com orrian bertako saioak zintzilikatu dituzte. Bestalde, ZingiZangok, bere webguneko galerian argazkiak sartu ditu. Hona hemen saioetako bideoak: http://bertsoa....

Legazpiko Hitza

Lidergoa berreskuratu nahi du larunbatean Estandak

Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Espainiako Zilarrezko mailako lidergoa berreskuratu nahi du etzi Bilbon. Stylo Berrio taldea izango dute aurkari, eta sailkapeneko azken postuan doazen arren, Ordiziakoek partida zaila espero dute. Irabazt...

Ordiziako Hitza

Joxe Salegi 'Belarreta' hil da

Joxe Salegi Belarreta hil da. Lasturren jaio bazen ere, idi proben eta herri kirolen munduan pertsona aski ezaguna zen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urdaneta ikastetxekoek 15:00etan egingo dute inauteri desfilea

Ordiziako Urdaneta ikastetxekoek gaur arratsaldean, 15:00etan, egingo dute inauteri desfilea. Munduko inauteriak gaitzat hartuta mozorrotuko dira maila guztietako haurrak, Buztuntza auzoko kaleak kolorez jantziz.

Ordiziako Hitza

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala...

Beasaingo Hitza

Aurrekontuak eta hainbat mozio landuko dituzte gaurko bilkuran

Beasaingo udalbatzak urteko bilkurarik garrantzitsuenetakoa egingo du gaur. Izan ere, udalaren 2012ko aurrekontuak, lanpostuen zerrenda, kontratu aldaketak eta hainbat mozio izango dituzte eztabaidagai. 19:00etan hasiko da osoko bilkura; hamabi puntuk...

Goierriko Hitza

Hamar sari mardul banatuko dituzte Zubi-Buruko mus txapelketan, etzi

Goierriko mus txapelketa zaharrenetakoa den Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoa larunbatean jokatuko da, 37. aldiz. Guztira 2.900 euro banatuko dituzte saritan, eta otordutan nahiz jakitan beste opari batzuk ere izango dira; arkumeak, txuletak eta Zaldibia...

Aimar Maiz

Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura deitu dute biharko

CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan....

Beasaingo Hitza

‘Haeven’ filma proiektatuko dute igandean Latxartegi aretoan

Igandean, otsailak 19, Susanne Bier zuzendariaren Hævnen (Civilization) pelikula proiektatuko dute Legazpin. Gaztelerara En un mundo mejor tituluarekin itzuli dute. Igandean 19:30ean hasiko dute zineklub proiekzioa, Latxartegi aretoan. Filma Danimark...

Legazpiko Hitza

Idiazabalen bi kamioiek eta ibilgailu batek istripua izan dute Irunerako noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira

Idiazabalen, Irunerako noranzkoan, bi kamioiek eta 4×4 ibilgailu batek istripua izan dute. Auto ilara luzeak eragin dira gertaera horrek, eta Ertzaintzak gune horretara joan behar dutenei arretaz gidatzeko deia egin diete

Estitxu Imaz

Legazpiko gazteak inauterietarako prest

Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik. 14:30ean, berriz, ...

Legazpiko Hitza

Hitzarok hilaren 24an egingo du urteko batzarra

Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak hilaren 24an egingo du urteko batzarra. Barrena kultur etxean elkartuko dira, eta aurtengo egitasmoak aurkezteaz gain, zuzendaritza berria aurkeztuko dute. Ondoren, Ataungo Urbitarte sagardotegira joango dira afaltze...

Ordiziako Hitza

Itsasondoko dantza taldeak Tolosako inauterira egingo du lehen irteera, zapatuan

Itsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean. Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, tarteka dantza batzuk eginez. Ibarrako Allur taldekoekin batera ibiliko dira Itsasondokoak, 10:30ean Triangulo plazatik abiatu, eta 13:30a aldera dantza-ibilaldia bukatu arte. Tartean hamaiketakoa egingo dute. Orain arte Itsasondon egin dituzte erakustaldi guztiak herriko dantzariek, jaietan nahiz urtean zeharreko kultura ekitaldietan. Kanpo herrietara irtetea «beste urrats ilusionagarri bat» dela adierazi dute taldeko gurasoek. Inauteri giroan murgiltzeko, jantziak ere bereziak erabiliko dituzte, etzi. Abarka-galtzerdiak, blusa beltza, eta buruan lastozko kapela eramango dituzte. Haurrek beraiek eskuz egin dituzten zinta koloretsuekin apainduko dituzte txapelak. Bizkarrean, berriz, Allurrekoek utzitako dunbak erabiliko dituzte. Hamabi dantzari Hirugarren ikasturtea dute Itsasondoko taldekoek. Hamabi neska-mutiko dabiltza euskal dantzak ikasten, eta plazan erakusten. Hiru urtekoak dira gazteenak, hamarrekoak larrienak. Bi begirale dituzte erakusle, Naroa eta Lorea tolosarrak, Allurreko kideak haiek ere. Taldeari izena ipintzekotan dira orain arduradunak. Esku artean batzuk darabiltzaten arren, ez dute zehaztu oraingoz. Herrian dantzarekin lotutako ekimen gehiago antolatzeko asmoa ere badute, [...]

Aimar Maiz

Euskal Abizenak Euskal Grafiaz kanpaina abiarazi dute

Erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorrizko abizenak euskaratzea da kanpainaren helburua eta bi udaletako euskara zerbitzuek abiarazi dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierriko pala txapelketa finalaurrekoei begira jarri da

Goierriko II. Pala Txapelketa final-laurdenetako txanpa osatzera bidean da. Duela bi aste hasi ziren lehiaketako partidak. Olaberrian jokatzen dute, astelehenero 20:30ean, hango palariek antolatuta. Larruzko paleta modalitatean jarduten dira. Txapelket...

Aimar Maiz

Azurmendi eta Atutxa II, finaleko postuaren bila

Iñaki Azurmendi eta Aitzo Atutxa aizkolariek, Urrezko Aizkolarien txapelketako finala jokatzeko txartela izango dute jokoan. Igandean izango da saioa, 12:00etan, Galdakaoko Kurtzea kiroldegian. Parean, Angel Arrospidek eta Ugaitz Mugertzak osatutako b...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa