Azurmendi eta Atutxa II, finaleko postuaren bila
Iñaki Azurmendi eta Aitzo Atutxa aizkolariek, Urrezko Aizkolarien txapelketako finala jokatzeko txartela izango dute jokoan. Igandean izango da saioa, 12:00etan, Galdakaoko Kurtzea kiroldegian. Parean, Angel Arrospidek eta Ugaitz Mugertzak osatutako b...
Iñaki Azurmendi eta Aitzo Atutxa aizkolariek, Urrezko Aizkolarien txapelketako finala jokatzeko txartela izango dute jokoan. Igandean izango da saioa, 12:00etan, Galdakaoko Kurtzea kiroldegian. Parean, Angel Arrospidek eta Ugaitz Mugertzak osatutako bikotea izango dute. Finala, bi aste barru jokatuko dute Azpeitian; Otañok eta Otaegik dagoeneko lortua dute finaleko postua.