‘Haeven’ filma proiektatuko dute igandean Latxartegi aretoan
Igandean, otsailak 19, Susanne Bier zuzendariaren Hævnen (Civilization) pelikula proiektatuko dute Legazpin. Gaztelerara En un mundo mejor tituluarekin itzuli dute. Igandean 19:30ean hasiko dute zineklub proiekzioa, Latxartegi aretoan. Filma Danimark...
Igandean, otsailak 19, Susanne Bier zuzendariaren Hævnen (Civilization) pelikula proiektatuko dute Legazpin. Gaztelerara En un mundo mejor tituluarekin itzuli dute. Igandean 19:30ean hasiko dute zineklub proiekzioa, Latxartegi aretoan.
Filma Danimarkan grabatu zuten 2010ean. Hainbat sari irabazi ditu: 2010ean ingelesez mintzo ez diren pelikula onenaren Oskar saria jaso zuen eta 2010. urteko Urrezko Globoetan errepikatu egin zuen saria. Urte berean Sevillako zine jaialdian zuzendaritza onenari eta gidoi onenari emandako sariak jaso zituen eta iaz, Europako zinemaren jaialdian ere zuzendari onenaren saria jaso zuen, beste bost izendapenekin batera, tartean film onenaren sarirako izendapena.