Hamar sari mardul banatuko dituzte Zubi-Buruko mus txapelketan, etzi
Goierriko mus txapelketa zaharrenetakoa den Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoa larunbatean jokatuko da, 37. aldiz. Guztira 2.900 euro banatuko dituzte saritan, eta otordutan nahiz jakitan beste opari batzuk ere izango dira; arkumeak, txuletak eta Zaldibia...
Goierriko mus txapelketa zaharrenetakoa den Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoa larunbatean jokatuko da, 37. aldiz. Guztira 2.900 euro banatuko dituzte saritan, eta otordutan nahiz jakitan beste opari batzuk ere izango dira; arkumeak, txuletak eta Zaldibiako jatetxeetan afariak, kasu.
Lehen zortzi bikoteak sarituko dituzte. Txapeldunak 1.500 euro eta txapelak, bigarrenak 800 euro, hirugarrenak 400 euro, eta laugarrenak 200 euro ditu. Lehen emakumearentzat eta aurreneko bikote zaldibiarrarentzat ere baditu sariak Zubi-Buru elkarteak.
Izen-ematea bikoteko 40 euro ordaindu beharko da. Jokoa 16:30ean hasiko da, baina 16:00etarako apuntatuta egon beharko dute muslariek. Lau erregera, eta sei hamarreko hiru ustelera da musaldia.
SARIAK:
- 1.500 euro eta txapelak.
- 800 euro.
- 400 euro.
- 200 euro.
- Arkumea eta bi txuleta.
- Arkumea eta bi txuleta.
- Bi afari.
- Bi afari.
- Lehenengo emakumearentzat, bi txuleta.
- Herriko lehenengo bikotearentzat, bi txuleta.