Itsasondoko dantza taldeak Tolosako inauterira egingo du lehen irteera, zapatuan
Itsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean. Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, tarteka dantza batzuk eginez. Ibarrako Allur taldekoekin batera ibiliko dira Itsasondokoak, 10:30ean Triangulo plazatik abiatu, eta 13:30a aldera dantza-ibilaldia bukatu arte. Tartean hamaiketakoa egingo dute. Orain arte Itsasondon egin dituzte erakustaldi guztiak herriko dantzariek, jaietan nahiz urtean zeharreko kultura ekitaldietan. Kanpo herrietara irtetea «beste urrats ilusionagarri bat» dela adierazi dute taldeko gurasoek. Inauteri giroan murgiltzeko, jantziak ere bereziak erabiliko dituzte, etzi. Abarka-galtzerdiak, blusa beltza, eta buruan lastozko kapela eramango dituzte. Haurrek beraiek eskuz egin dituzten zinta koloretsuekin apainduko dituzte txapelak. Bizkarrean, berriz, Allurrekoek utzitako dunbak erabiliko dituzte. Hamabi dantzari Hirugarren ikasturtea dute Itsasondoko taldekoek. Hamabi neska-mutiko dabiltza euskal dantzak ikasten, eta plazan erakusten. Hiru urtekoak dira gazteenak, hamarrekoak larrienak. Bi begirale dituzte erakusle, Naroa eta Lorea tolosarrak, Allurreko kideak haiek ere. Taldeari izena ipintzekotan dira orain arduradunak. Esku artean batzuk darabiltzaten arren, ez dute zehaztu oraingoz. Herrian dantzarekin lotutako ekimen gehiago antolatzeko asmoa ere badute, [...]
Itsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean.
Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, tarteka dantza batzuk eginez. Ibarrako Allur taldekoekin batera ibiliko dira Itsasondokoak, 10:30ean Triangulo plazatik abiatu, eta 13:30a aldera dantza-ibilaldia bukatu arte. Tartean hamaiketakoa egingo dute.
Orain arte Itsasondon egin dituzte erakustaldi guztiak herriko dantzariek, jaietan nahiz urtean zeharreko kultura ekitaldietan. Kanpo herrietara irtetea «beste urrats ilusionagarri bat» dela adierazi dute taldeko gurasoek.
Inauteri giroan murgiltzeko, jantziak ere bereziak erabiliko dituzte, etzi. Abarka-galtzerdiak, blusa beltza, eta buruan lastozko kapela eramango dituzte. Haurrek beraiek eskuz egin dituzten zinta koloretsuekin apainduko dituzte txapelak. Bizkarrean, berriz, Allurrekoek utzitako dunbak erabiliko dituzte.
Hamabi dantzari
Hirugarren ikasturtea dute Itsasondoko taldekoek. Hamabi neska-mutiko dabiltza euskal dantzak ikasten, eta plazan erakusten. Hiru urtekoak dira gazteenak, hamarrekoak larrienak. Bi begirale dituzte erakusle, Naroa eta Lorea tolosarrak, Allurreko kideak haiek ere.
Taldeari izena ipintzekotan dira orain arduradunak. Esku artean batzuk darabiltzaten arren, ez dute zehaztu oraingoz. Herrian dantzarekin lotutako ekimen gehiago antolatzeko asmoa ere badute, aurten.
Bien bitartean, larunbat-inaute egun berezia ospatzeaz gain, Itsasondoko dantza taldearen ibilbidean zutarri aipagarria kokatuko dute hamabi haurrek, begiraleek eta gurasoek, etzi.
Inauteri desfilea herrian, bihar
Tolosara joan aurretik, ordea, Itsasondon bertan ere izango da inauteriaren oihartzunik. Aurreko larunbatean Ijito Eguna bazuten, bihar mozorrotzeko txanda izango dute. Kalejira eta festa egingo dute herrigunean barrena, 14:30ean, haur eta heldu, animatzen diren guztiek.