Legazpiko gazteak inauterietarako prest
Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik. 14:30ean, berriz, ...
Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik.
14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute Aitxuri jatetxean. Txartelak jada ez daude salgai. 17:00etan, Gazte Asanbladaren baporeko eskifaia martxan jarriko da. Hegialde auzoan emango diote hasiera kalejirari. Gaztetxeko portuan geldialdia egin eta ondoren kale nagusiko itsasoa zeharkatuko dute. Azkenik, baporeak aingura Nafarroa kalean botako du. 00:00etan, azkenik, eguna agurtzeko Euskal Herria enparantzan elkartuko dira, baporearen inguruan azken ke-aldia egiteko.
Gazte Asanbladaren festa ez da zapatura mugatuko. Izan ere, ostiralean mozorro desfilea ere egingo dute, Gaztetxeko pasarelan. 00:00etan hasiko dute festa eta epaimahai “aditu” batek erabakiko du mozorro onena norena den. Jendearen parte hartzea “oso garrantzitsutzat” jo dute, “desfile honi merezi duen giroa emateko.