Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean
Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala...
Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala zabaldu ziren eta beste bi ibilgailu erre ziren; tailerrak berak ere kalte handiak izan ditu, suak gora egin ahala, teilatuko plastikoko estalkiak ere erre egin baitziren. Ordiziako eta Legazpiko suhiltzaileak joan ziren bertara, eta ordu batzuren buruan kontrolpean zuten sutea. Luis Mujika Ford auto dendako zuzendariak azaldu duenez, orain kalteak zenbaterainokoak izan diren ikusi eta aseguru etxearekin konpondu beharko dute. Bitartean ordea, zerbitzua ematen jarraituko dutela azaldu du Mujikak; izan ere, aldamenean Mazda etxearekin batera duten tailerrak martxan jarraitzen du. Dendak berriz, ez du kalterik izan.