Pili Eskisabel: «Osasuntsu elikatzeko, produktu ekologikoak kontsumitu behar dira»
Pili Eskisabelek (Ataun, 1957) nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin du eta, baratzaz gain, 30 bat ardi ditu ongarria lortzeko.
Zergatik kontsumitu behar dira produktu ekologikoak?
Baserriak bizirik mantentzeko eta osasuntsu elikatzeko.
Zein barazki duzu gustukoen?
Denak ditut gustuko.
Emakume bezala, zerk kezkatzen zaitu bereziki?
Genero indarkeriak.
Zaletasun bat.
Mendian ibiltzea atsegin dut.
Oporretarako leku bat.
Ez dut oporren beharrik sentitzen. Lagunak bisitatzea atsegin dut: Nafarroan, Bizkaian…
Liburu bat.
Gutxi irakurtzen dut. Udan gehienbat, bazkalostean. Garapen pertsonalari buruzkoak gustatzen zaizkit.
Musika talde bat.
Ez dut talde kuttunik. Ia guztiek dute abesti onen bat: Laboa, Ruper, Ken Zazpi… Semeek entzuten dituzten batzuk ere atsegin ditut: Metallica, adibidez.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeen jaiotza eguna.
Amets bat.
Baserrian lasai bizitzea.
Plater bat.
Arroza barazkiekin.
Edari bat.
Tea arroz edariarekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ardi bat.
Gorroto duzuna.
Euskal Herriko toki batzuetan euskaraz egin ezin izatea ez dut batere gustuko.
Goierriko txoko bat.
Koatserreka, Ataunen.
Herriko alkate bazina…
Baserriari arreta handiagoa eskainiko nioke.