Kooperazio proiektuetarako diru laguntzak banatu ditu udalak
Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio erakundeetako ordezkariek haien esker ona adierazi diete udal agintariei, eta diru hori zertarako erabiliko duten azaldu dute. Hauxek dira laguntza jaso duten erakundeak: -Mugen gainetik: Lima hegoaldean (Peru) emakumeentzako lana sustatzeko proiektua. 7.790 euro. -Manos Unidas: Guatemalako 15 komunitatetan emakume Q’eqchietan elikadura ziurgabetasuna gutxitzeko proiektua. 3.995 euro. -FISC: Managuako Nueva Vida auzoko (Nikaragua) emakume eta gazteen artean garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua. 7.690 euro. -Oscar Romero: El Salvadorreko Tabuca herrian hezkuntzatik kanpo dauden haurrei eskolarako sarbidea ematea. 9.700 euro. -Solidaridad Internacional: Cuscoko (Peru) Hego bailaran oinarrizko ur saneamendua jartzeko proiektua. 9.700 euro. -Phagma Drolba: ‘Emakumeak, garapena eta ingurumena’ proiektua garatzea Tibeten. 1.400 euro. -Taupadak: Boliviako Tipnis komunitate indigenan abeltzaintza sustatzeko proiektua. 9.700 euro. -Serso San Viator: Haitiko Gonaives gunean haurrak hezkuntzara bideratzeko proiektua. 7.700 euro. -Ropka: Tibeteko Medikuntza tradizionala sustatzeko eta hango ekosistema babesteko proiektua. 9.713 euro.
Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio erakundeetako ordezkariek haien esker ona adierazi diete udal agintariei, eta diru hori zertarako erabiliko duten azaldu dute. Hauxek dira laguntza jaso duten erakundeak:
-Mugen gainetik: Lima hegoaldean (Peru) emakumeentzako lana sustatzeko proiektua. 7.790 euro.
-Manos Unidas: Guatemalako 15 komunitatetan emakume Q’eqchietan elikadura ziurgabetasuna gutxitzeko proiektua. 3.995 euro.
-FISC: Managuako Nueva Vida auzoko (Nikaragua) emakume eta gazteen artean garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua. 7.690 euro.
-Oscar Romero: El Salvadorreko Tabuca herrian hezkuntzatik kanpo dauden haurrei eskolarako sarbidea ematea. 9.700 euro.
-Solidaridad Internacional: Cuscoko (Peru) Hego bailaran oinarrizko ur saneamendua jartzeko proiektua. 9.700 euro.
-Phagma Drolba: ‘Emakumeak, garapena eta ingurumena’ proiektua garatzea Tibeten. 1.400 euro.
-Taupadak: Boliviako Tipnis komunitate indigenan abeltzaintza sustatzeko proiektua. 9.700 euro.
-Serso San Viator: Haitiko Gonaives gunean haurrak hezkuntzara bideratzeko proiektua. 7.700 euro.
-Ropka: Tibeteko Medikuntza tradizionala sustatzeko eta hango ekosistema babesteko proiektua. 9.713 euro.