Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tar...
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten....
Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotziak Zero Zabor taldeari «tranpa egitea» egotzi dio, eta zaborraren kudeaketaren inguruan eztabaida «argi, garden eta leiala» irekitzeko deia egin du. Egunkari honek joan den astean kaleratu zuen albiste ba...
Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Asmube elkarteak urteroko bazkaria antolatu du martxoaren 10erako. Bazkalondoan, dantzaldia ere izango dute. Parte hartu nahi dutenek, otsailaren 27a baino lehen eman behar dute izena, Asmube elkarteak Oriamend...
Beasaingo areto futbol txapelketak tradizio handia du herrian, eta dagoeneko 36. urtea bete du. Antolatzaileek lehiaketa hori gazteenen artean ere zabaldu nahi dute, ordea, eta aurreneko aldiz, gaztetxoentzako areto futbol txapelketa ere antolatu dute....
Zaldibiako Zubi-Buru elkarteko 37. mus txapelketan, larunbat arratsaldean jokatua, ordiziarrak izan dira lehen postuetan nagusi. Frias anaiek jantzi zituzten garaileen txapelak, finala Patxi Morales eta Pako Moure ordiziarrei irabazita —argazkian, la...
Aurreko urtean Zaldibian antolatu ziren pintura eta egur tailaketa ikastaroen fruitua erakusketa batean jaso du udalak. Zaldibiarrek egindako margolanak eta egur lanketak ikusgai daude, atzoz geroz, Zaldibiako antzokian. Igandera arte egongo da bilduma...
Lazkaoko Maizpide euskaltegian bertso-afaria egingo dute gaur, asteartea. Asteroko kultura-ekitaldien artean, oraingoa bertsolaritzari eskainiko diote. Bixente Gorostidi amezketarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira kantuan. Afaria 21:00etan hasiko...
Aritz Lasak Binakako Txapelketako hirugarren garaipena lortu zuen atzo Tolosan jokatutako partidan. Azken asteetan gorantz egin du Lasaren jokoak, eta...
Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio erakundeetako ordezkariek haien esker ona adierazi diete udal agintariei, eta diru hori zertarako erabiliko duten azaldu dute. Hauxek dira laguntza jaso duten erakundeak: -Mugen gainetik: Lima hegoaldean (Peru) emakumeentzako lana sustatzeko proiektua. 7.790 euro. -Manos Unidas: Guatemalako 15 komunitatetan emakume Q’eqchietan elikadura ziurgabetasuna gutxitzeko proiektua. 3.995 euro. -FISC: Managuako Nueva Vida auzoko (Nikaragua) emakume eta gazteen artean garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua. 7.690 euro. -Oscar Romero: El Salvadorreko Tabuca herrian hezkuntzatik kanpo dauden haurrei eskolarako sarbidea ematea. 9.700 euro. -Solidaridad Internacional: Cuscoko (Peru) Hego bailaran oinarrizko ur saneamendua jartzeko proiektua. 9.700 euro. -Phagma Drolba: ‘Emakumeak, garapena eta ingurumena’ proiektua garatzea Tibeten. 1.400 euro. -Taupadak: Boliviako Tipnis komunitate indigenan abeltzaintza sustatzeko proiektua. 9.700 euro. -Serso San Viator: Haitiko Gonaives gunean haurrak hezkuntzara bideratzeko proiektua. 7.700 euro. -Ropka: Tibeteko Medikuntza tradizionala sustatzeko eta hango ekosistema babesteko proiektua. 9.713 euro.