Ordiziarrak txapeldun Zaldibian musean
Zaldibiako Zubi-Buru elkarteko 37. mus txapelketan, larunbat arratsaldean jokatua, ordiziarrak izan dira lehen postuetan nagusi. Frias anaiek jantzi zituzten garaileen txapelak, finala Patxi Morales eta Pako Moure ordiziarrei irabazita —argazkian, la...
Zaldibiako Zubi-Buru elkarteko 37. mus txapelketan, larunbat arratsaldean jokatua, ordiziarrak izan dira lehen postuetan nagusi. Frias anaiek jantzi zituzten garaileen txapelak, finala Patxi Morales eta Pako Moure ordiziarrei irabazita —argazkian, laurak—. Denera 87 bikotek jokatu zuten musean. Irabazleek 1.500 euroko diru saria ere jaso zuten, eta txapeldunordeek 800 eurokoa. Beste sei sari nagusi, lehen emakumearentzat eta lehen bikote zaldibiarrarentzat ere eman zituzten.