Segurako Laiotz herri eskolako ikasleak izango dira bihar ‘Bixi-Bixin’
Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tar...
Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da.
Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain zuzen: itzulpen automatikoa, ahotsaren errekonozimendua…
Atal hori bukatutakoan Euskara Aberasten izeneko tartean Jon Bikendi Beasaingo udal euskaltegiko kideak euskara txukun erabiltzeko aholkuak emango ditu. Euskara bultzatzeko herrietan egiten dituzten ekimenak izango dituzte hizpide, eta Santos Beloki eta Aitor Calvillo ere bertan izango dira beraien ohiko saioak egiteko.
Entzuleek ere parte hartu dezakete beraien iradokizunak edota galde-erantzunak eginez. Horretarako 943 80 10 41 telefono zenbakira deitu behar dute, edota bixi-bixi@euskalerria.org helbidera idatzi.
Saioa ostegunean, 19:00etan edota igandean, 08:00etan, errepikatuko dute.












