Txutxumutxuak informazio iturri, Zumalakarregin
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten....
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.












