Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte. Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute». Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete. Asteburu osoan zabalik Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik [...]
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da.
Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte.
Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute».
Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete.
Asteburu osoan zabalik
Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira; igandean berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Azokako orduetan, umeentzako gunea ere jarriko dute, Mertxanen arabera, «gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean, txikienek ere gozatzeko aukera izan dezaten». Datafonoa ere jarriko dute azokan, jendeak txartelarekin ordaindu ahal izan dezan.
Bukatzeko, Iñaki Ibañez Bareak elkarteko presidenteak, udalarekin «oso harreman ona eta erraza».izaten ari direla azaldu du, eta herritar guztiei egin die stock azokan parte hartzeko gonbitea.













