Hogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako. Haurren artean «ilusio handiz» eta lazkaotar guztiengan «ikusmin askorekin» egin zen lehen saioa, orduko argitarapenetan azaltzen denez. «Egun bikaina egin zuen, eguzkitsua, eta mundu guztiak gozatu zuen. Danborrada kantinerek, oinez eta zaldiz, agintariek, ertzainek, musika bandak eta sukaldarien eta ponpoxoen taldeek osatu zuten. Multzoa ixten, umez betetako karroza, txistu eta danbor erraldoiak zituela», jarraitzen du kronikak. Garaiak asko aldatu diren, oinarrian izaera bertsuarekin jarraitzen du haurren danborradak, festetako igande arratsaldean. Duela bi urte beste ernemuin bat ere eman zuen; helduen desfilea antolatzen hasi baitziren. Igarotako hogeita bost urteak gogoratzeko, argazkiak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Udaletxera eraman ditzakete herritarrek, erakusketa bukatu ondoren atzera jasotzeko hitzarekin. Mario Aragon lazkaotarra ari da erakusketa atontzen. Danborradaren antolatzaile zereginetan 11 urte darama, eta testigantza grafiko ugari dauka denbora-tarte horretakoa. «Azken urte horiek ongi dokumentatuta daude. Helburua aurreko urteetako historia ere osatzea da. Ea denen artean lortzen dugun», dio, lazkaotarrei argazkiak utz ditzaten gonbita eginez. Erakusketa festetan Bildutako argazkiekin eta irudiekin erakusketa [...]
Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri du aukera. Elkartearen webgunea eta harremanetarako bidea: www.atauniker.com.
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki e...
Tomas Plazaola Osakidetzako eskualdeko arduradunak, Osakidetza Goierrin garatzen ari den proiektuen berri emango du bihar, otsailak 23, KZgunean, 19:30an. Proiektu horien helburua bizitza osasungarria sustatzea da. Herri mailan osasunarekin (prebentzio...
Beasaingo Alkartasuna Lizeoan 27. Kultur Astea egiten ari dira egunotan. Atzo ekin zioten egitarauari, inauterien inguruko ekintzekin. Gaur berriz, ipuin antzeztuak eta euskararen inguruko tailerrak izango dituzte. Bihar mendi irteera eta iraka...
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok. Patxi Morales pintura irakasleen ikasleek urteak daramatzate mihise eta margoekin kalera ateratzen emakumeen egunarekin bat eginez. Bihar, 09:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Aurten bada berritasun bat, izan ere, mihise bat jarriko dute kalean nahi duen herritar orok bertan margotu dezan. Ekimen horrekin kreazio komuna sustatu nahi dute antolatzaileek. Antzerkia, filmak eta musika Datorren astean beste bi ekintza izango dira. Martxoaren lehenean, 15:30ean, oinezko ibilaldia egingo dute, eta 20:00etan, hileko lehen ostegunetan deitzen duten elkarretaratzea izango da, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lemapean. Martxoaren 2an, berriz, Urrup taldeak Arrautza kontua antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, 22:15ean. Martxoaren 5eko asteari 80 egunean filmaren inguruko bideoforum batekin emango diote hasiera, 17:15ean. Itziar Aizpuru eta Maria Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira. Martxoaren 6an, berriz, Eskubide sexualak eta ugaltze eskubideak erakusketa irekiko dute Barrenan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, [...]
Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.
300dik gora lan aurkeztu dira aurten xake txapelketa iragarriko duen kartel lehiaketara
Bategite Beasaingo etorkinen elkarteak hitzaldi bat antolatu du larunbat honetarako. SOS Arrazakeria elkarteko kide bat gonbidatu dute, eta immigrazio legeaz eta etxeko lana arautzeko legeaz ariko dira, besteak beste. Hitzaldia larunbat honetan izango ...
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte. Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute». Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete. Asteburu osoan zabalik Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik [...]
Juani Delgado euskal presoari Parot doktrina ezarri diote. Pasa den otsailaren 19an bete zuen Delgadok berez, bere kartzela-zigorra, baina Parot doktrina ezarrita beste hamar urtez luzatu diote aldez aurretik zuen zigorra. Ez da Delgado, Espainiako esp...