Emakumeen egunaren bueltako ekintzak bihar bertan hasiko dira
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok. Patxi Morales pintura irakasleen ikasleek urteak daramatzate mihise eta margoekin kalera ateratzen emakumeen egunarekin bat eginez. Bihar, 09:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Aurten bada berritasun bat, izan ere, mihise bat jarriko dute kalean nahi duen herritar orok bertan margotu dezan. Ekimen horrekin kreazio komuna sustatu nahi dute antolatzaileek. Antzerkia, filmak eta musika Datorren astean beste bi ekintza izango dira. Martxoaren lehenean, 15:30ean, oinezko ibilaldia egingo dute, eta 20:00etan, hileko lehen ostegunetan deitzen duten elkarretaratzea izango da, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lemapean. Martxoaren 2an, berriz, Urrup taldeak Arrautza kontua antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, 22:15ean. Martxoaren 5eko asteari 80 egunean filmaren inguruko bideoforum batekin emango diote hasiera, 17:15ean. Itziar Aizpuru eta Maria Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira. Martxoaren 6an, berriz, Eskubide sexualak eta ugaltze eskubideak erakusketa irekiko dute Barrenan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, [...]
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok.
Patxi Morales pintura irakasleen ikasleek urteak daramatzate mihise eta margoekin kalera ateratzen emakumeen egunarekin bat eginez. Bihar, 09:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Aurten bada berritasun bat, izan ere, mihise bat jarriko dute kalean nahi duen herritar orok bertan margotu dezan. Ekimen horrekin kreazio komuna sustatu nahi dute antolatzaileek.
Antzerkia, filmak eta musika
Datorren astean beste bi ekintza izango dira. Martxoaren lehenean, 15:30ean, oinezko ibilaldia egingo dute, eta 20:00etan, hileko lehen ostegunetan deitzen duten elkarretaratzea izango da, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lemapean. Martxoaren 2an, berriz, Urrup taldeak Arrautza kontua antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, 22:15ean.
Martxoaren 5eko asteari 80 egunean filmaren inguruko bideoforum batekin emango diote hasiera, 17:15ean. Itziar Aizpuru eta Maria Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira. Martxoaren 6an, berriz, Eskubide sexualak eta ugaltze eskubideak erakusketa irekiko dute Barrenan.
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kafe-kontzertua izango da Barrenan Amalia Ibañez (ahotsa) eta Ines Munduaterekin (pianoa). Eta hurrengo egunean afaria izango da, Kimetzek antolatuta. Martxoaren 10ean, berriz, Pinpirinak taldearen antzezlana izango da Barrenan, eta Las Culebras taldearen kontzertua gaztetxean.













