Gea dokumentala eta Joseba Apaolaza Goiberriren hurrengo alean
Goiberriren laugarren alea ostiralean argitaratuko da. Joseba Apaolaza aktore urretxuarrarekin hitz egin du Goiberrik ale honetan. Beasainen Ipar haizean kontra lana aurkeztuko du martxoaren 2an. Aste gaiari dagokionean, Maitena Salinasen Gea dokumentala izango du aldizkariak hizpide. Kate Motzean Joseba Apaolazarekin egon dira, eta iritzia aldiz, Andoni Salamerok emango du. Inazio Usarralde eta Joxepa Madariaga Bat eta bat atalera batu dira eta gazteen txokoan, Beasaingo gaztetxean eskaintzen dituzten afari begetarianoak ezagutuko ditugu. Lazkaon bizi den Patricia Lopez mexikarrak eta Maria Itziar Aranak, Legazpiko alkate izan den emakume bakarrak ere euren lekua dute aldizkari berrian. Azkenik, argazki zaharrarekin gerra garaietara bidaiatuko du ale honek













