Juani Delgado preso legazpiarrari ‘Parot doktrina’ ezarri diote
Juani Delgado euskal presoari Parot doktrina ezarri diote. Pasa den otsailaren 19an bete zuen Delgadok berez, bere kartzela-zigorra, baina Parot doktrina ezarrita beste hamar urtez luzatu diote aldez aurretik zuen zigorra. Ez da Delgado, Espainiako esp...
Juani Delgado euskal presoari Parot doktrina ezarri diote. Pasa den otsailaren 19an bete zuen Delgadok berez, bere kartzela-zigorra, baina Parot doktrina ezarrita beste hamar urtez luzatu diote aldez aurretik zuen zigorra.
Ez da Delgado, Espainiako espetxeetan neurri hau ezarri zaion euskal preso bakarra. Urrutira joan gabe, Kepa Solana herrikideari ere neurri bera aplikatu zioten orain urte batzuk.
‘Parot doktrina’
Auzitegi Gorenak 2006ko otsailean kaleratu zuen ebazpena da eta 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako guztiei ezartzea agindu zuen Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973an epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak de fakto deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatzen da. Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontrako helegitea tramitatze bidean dago baina oraindik aztertzeko bidean da.
Gauzak horrela, Legazpiko Herrira taldeak manifestazioa deitu du Juan Ignacio Delgado Goñi bahituta! lelopean, hartutako erabakiaren kontra protesta egiteko. Deialdia, datorren otsailaren 24rako egin dute eta manifestazioa 19:00etan aterako da udaletxe atzetik.













