Nafarroaren konkistaren urteurrenean, ekimenak antolatu dituzte Ataunen
Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri du aukera. Elkartearen webgunea eta harremanetarako bidea: www.atauniker.com.

Jentilbaratza muinoa, Ataunen, Erdi Aroan Nafarroako erresumaren gazteluaren aztarnak, Suhar arkeologo taldeak 2010ean industura. Arg.: Suhar