Saskigile tailerra egingo dute Igartubeitin larunbatean
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki e...
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki esateko. Tailerra 17:00etan hasiko da eta 18:30ean bukatu. Ondoren Igartubeiti askaria zerbitzatuko dute museoan bertan. Bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu. Familiei beherapena egingo diete. Aldez aurretik izena eman behar da, 943 72 29 78 telefono zenbakira deituta.












