Urola triatloi taldean 35 atleta arituko dira denboraldi honetan
Urola Plazaola triatloi taldeak urteko batzar orokorra egin zuen larunbatean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bide batez, taldearen aurkezpena egin zuten. Zortzi emakumezko eta hogeita zazpi gizonezko arituko dira.
Hogeita hamabost atleta arituko dira, guztira, aurtengo duatloi eta triatloi denboraldian Urola taldean.
Batzarra larunbat goizean izan bazen, arratsaldean Sopelara (Bizkaia) joan ziren taldeko bost kirolari. Sprint distantziako lasterketa izan zen. Urola taldekoak ondoko postuetan geratu ziren: Juan Carlos Rueda 55. postuan, Jose Manuel Benitez 74. postuan, Jon Murua 105. postuan, Josu Bareño 121. postuan eta Jose Tomas Sanchez 157. postuan. Taldekako sailkapenean 17. amaitu zuten.
Ibone Sanchez taldekideak, elite mailako proba batean parte hartuko du asteburuan. Lehenengo aldia da Urolako kide bat elite mailan aritzen dela. Duatloia Moraleja de Cocan (Segovia) izango da.