Gizonezko bat zigortu dute Ormaiztegiko aurrezki kutxa batean lapurreta egiteagatik
Urte bat eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra betetzera zigortu dute gizonezko bat Ormaiztegiko aurrezku kutxa batean lapurreta egiteagatik. Beste kide batek lagunduta sartu zen gizonezkoa aurrezki kutxan. Kide hori ez dute identifikatu. Eskuetan objetu sendo bat zeraman eta 11.226 euro lapurtu zituen. Lapurreta 2009ko ekainaren 26an gertatu zen 13:55ak aldera. Epaiaren arabera, langile bakarra zegoen orduan bulegoan, eta atea irekita zuen bezero bat agurtzeko. Une hura aprobetxatu zuen gizonezkoak barrura sartzeko. Bi emakumezkoei bultz egin zien, eta barrrura sartzera derrigortu zituen. Segidan egur lodi bat jarri zuen atean, itxi ez zedin. Bezeroari bulego txiki batean sartzeko agindua eman zion, eta orduan bigarren kide bat sartu zen, eta 6.000 euro eskatu zizkion kutxako langileari. Hark erantzun zion une hartan ezingo zuela diru kantitate hura atera, eta 1.300 eurorekin konformatu behar izan zuen. Azkenean bi lapurrek hainbat kutxa ere hartu zituzten. Guztira 11.226 euro lapurtu zituzten. Identifikatutako gizonezkoa 2009ko azaroan atxilotu zuten, eta hurrengo egunean kartzelan sartu zuten. 2010eko urriaren 26an aske utzi zuten. Epaiketan auzipetua bat etorri zen fiskalak eskatutako zigorrarekin. Urte bateko eta zortzi hilabeteko kartzela zigorraz gain, 11.226 euroko kalte ordaina eman beharko dio Ormaiztegiko aurrezki kutxari. Epaiaren arabera, diru hori emanez gero, edota gizonezkoa kaudimengabetzat jotzen badute, kartzela [...]
Urte bat eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra betetzera zigortu dute gizonezko bat Ormaiztegiko aurrezku kutxa batean lapurreta egiteagatik. Beste kide batek lagunduta sartu zen gizonezkoa aurrezki kutxan. Kide hori ez dute identifikatu. Eskuetan objetu sendo bat zeraman eta 11.226 euro lapurtu zituen.
Lapurreta 2009ko ekainaren 26an gertatu zen 13:55ak aldera. Epaiaren arabera, langile bakarra zegoen orduan bulegoan, eta atea irekita zuen bezero bat agurtzeko. Une hura aprobetxatu zuen gizonezkoak barrura sartzeko. Bi emakumezkoei bultz egin zien, eta barrrura sartzera derrigortu zituen. Segidan egur lodi bat jarri zuen atean, itxi ez zedin. Bezeroari bulego txiki batean sartzeko agindua eman zion, eta orduan bigarren kide bat sartu zen, eta 6.000 euro eskatu zizkion kutxako langileari. Hark erantzun zion une hartan ezingo zuela diru kantitate hura atera, eta 1.300 eurorekin konformatu behar izan zuen. Azkenean bi lapurrek hainbat kutxa ere hartu zituzten. Guztira 11.226 euro lapurtu zituzten.
Identifikatutako gizonezkoa 2009ko azaroan atxilotu zuten, eta hurrengo egunean kartzelan sartu zuten. 2010eko urriaren 26an aske utzi zuten. Epaiketan auzipetua bat etorri zen fiskalak eskatutako zigorrarekin. Urte bateko eta zortzi hilabeteko kartzela zigorraz gain, 11.226 euroko kalte ordaina eman beharko dio Ormaiztegiko aurrezki kutxari. Epaiaren arabera, diru hori emanez gero, edota gizonezkoa kaudimengabetzat jotzen badute, kartzela zigorraren ordez gizarte lanak egin beharko ditu 266 egunez.