Laiotz herri eskolako ikasleen kultur astea izan dute hizpide Bixi-Bixi saioan [ots. 22]
[audio:http://www.ivoox.com/bixibixi-2012-02-22_md_1065460_1.mp3|autostart=yes]
Saioa ostegunean, 19:00etan edota igandean, 08:00etan, errepikatuko dute.
Otsailaren 22an, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleak izan ziren Segura Irratiko Bixi-Bixi saioan. Egin berri duten kultur astea izan dute hizpide. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain zuzen. Euskara Aberasten izeneko tartean, Jon Bikendi Beasaingo udal euskaltegiko kideak euskara txukun erabiltzeko aholkuak eman ditu. Euskara bultzatzeko herrietan egiten dituzten ekimenak izan dituzte hizpide, eta Santos Beloki eta Aitor Calvillo ere bertan izan dira beraien ohiko saioak egiteko.