Leire Markinez artista beasaindarraren lanak ikusgai daude Aterpen
Beasaingo Aterpe tabernak etxeko artista bat gonbidatu du hurrengo erakusketarako. Izan ere, Leire Markinez beasaindarraren lanak jarri dituzte ikusgai; martxoaren 16ra arte egongo dira, Ezkiaga auzoko tabernan. Markinezek arte eder ikasketak egin zi...
Beasaingo Aterpe tabernak etxeko artista bat gonbidatu du hurrengo erakusketarako. Izan ere, Leire Markinez beasaindarraren lanak jarri dituzte ikusgai; martxoaren 16ra arte egongo dira, Ezkiaga auzoko tabernan.
Markinezek arte eder ikasketak egin zituen, eta 2004. urtetik, margolaritza eskolak ematen ditu Tolosan eta Ibarran. Erakusketan, bere azkeneko margolanen aukeraketa egin du. Egilearen hitzetan, «aurreko lanekin alderatuta, testura arinagoekin lan egin dut, inmaterialera gerturatuz eta kontzeptu espiritualagoen bila». Teknika mixtoa erabili du, oleoa, tinta, esmaltea, akrilikoak, akuarela eta abar nahastuz.
Erakusketa dagoeneko ikusgai dago, eta martxoaren 16ra arte bisitatu ahal izango da, Beasaingo Arkupe tabernan. Astelehenetik ostiralera 12:00etatik 22:00etara bitartean egongo da zabalik; asteburuetan, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.