Sorosle eta sorospen ikastaroa antolatu du DYAk martxorako
Gipuzkoako DYAk Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian martxorako. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurrez gaiaren inguruko ezagutzarik eduki behar, eta egunerokoan sor daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin erakutsiko dute DYAko ...
Gipuzkoako DYAk Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian martxorako. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurrez gaiaren inguruko ezagutzarik eduki behar, eta egunerokoan sor daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin erakutsiko dute DYAko kideek: bihotzaren eta biriken suspertzeak, zauriak, hausturak, erredurak… «Oinarrizko ikastaro bat da, eta ezagupen arruntak irakatsiko ditugu, egunerokoan osoko baliagarriak izan daitezkeenak. Modu eroso eta atseginean ematen ditugu eskolak, eta teoria eta praktika uztartzen ditugu», azaldu dute DYAko kideek.
Martxoko hiru astetan
Ikastaroan izena emateko datorren asteazkenean, hilak 29, bukatuko da. Matrikulak 100 euro balio du, eta prezio horren barruan dago ikastaroan banatuko duten txostena. Martxoko hiru astetan zehar izango da ikastaroa, martxoaren 5etik 23ra, eta eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Barrena kultur etxean. Plaza kopurua mugatua da, ikastaroaren kalitatea bermatzearren. Izena emateko edo informazio gehiagorako 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da.
Titulua eta bi kreditu
Ikastaroan parte hartu eta bukaerako froga praktiko eta teorikoak gainditzen dutenek Gipuzkoako DYAk emandako Sorosle titulua jasoko dute. Horrez gain, ikastaroa gainditzen dutenek EHU Euskal Herriko Unibertsitaterako bi kreditu jasoko ditu.