Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko dute abian martxoaren 1etik aurrera
Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du abian Zerain Dezagun Fundazioak, martxoaren 1etik aurrera. Autobusa Ordizia, Lazkao eta Beasaindik zein Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik joango da bi sagardotegietara. Martxoko ostiral eta larunbat iluntzetan egongo da abian zerbitzu hori. Erreserba egiteko Otatzara (943 80 17 57) edota Oihartera (686 299 158) deitu behar da. Era guztietako pertsonentzako dago pentsatuta: lagun talde handi zein txikientzat, lantokietako taldeentzat, familientzat, gazte taldeentzat… Hala, sagardotegietako txotx garaia indartu eta bezero berriak irakartzeaz gain, herriko garapen sozio-ekonomikoa indartu nahi du Zerain Dezagun Fundazioak ekimen horren bidez. Autobus zerbitzua Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektuaren barruan jarri dute martxan, eta antolatzaileek ekintza gehiago egiteko asmoa dutela ere iragarri dute: esaterako sagardo kata, gazta kata eta erakusketa bat.
Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du abian Zerain Dezagun Fundazioak, martxoaren 1etik aurrera. Autobusa Ordizia, Lazkao eta Beasaindik zein Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik joango da bi sagardotegietara. Martxoko ostiral eta larunbat iluntzetan egongo da abian zerbitzu hori. Erreserba egiteko Otatzara (943 80 17 57) edota Oihartera (686 299 158) deitu behar da. Era guztietako pertsonentzako dago pentsatuta: lagun talde handi zein txikientzat, lantokietako taldeentzat, familientzat, gazte taldeentzat… Hala, sagardotegietako txotx garaia indartu eta bezero berriak irakartzeaz gain, herriko garapen sozio-ekonomikoa indartu nahi du Zerain Dezagun Fundazioak ekimen horren bidez.
Autobus zerbitzua Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektuaren barruan jarri dute martxan, eta antolatzaileek ekintza gehiago egiteko asmoa dutela ere iragarri dute: esaterako sagardo kata, gazta kata eta erakusketa bat.