Patricia Lopez: «Maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira mexikarrak Europara»
Duela hamabi urte iritsi zen Patricia Lopez mexikarra Lazkaora, bere bikotea goierritarra zelako. Veracruz estatukoa da, Xalapa hiriburukoa. Goierrin ez da mexikar askorik ikusten. Mexikarrak Europara, maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira. Ekonomia arrazoiengatik Estatu Batuetara emigratzen dute mexikarrek. Lazkaora iritsi nintzenean, pare bat etorkin besterik ez zen ikusten kalean, eta inguruko herrietan ere berdin. Harrezkero asko iritsi dira. Garai batean euskaldunak joaten ziren Amerika aldera. Orain alderantziz gertatzen da. Nire herriko merkatu plaza garrantzitsu batek Jauregi dauka izena. Azkarate, Amezkoa… izeneko kaleak ere badaude. Nolakoa da Veracruz? Tropikala da. Portua dauka. Esaten dutenez, Habanako portuaren antz handia dauka. Oso estatu luzea da Veracruz, Mexikoko Golkoaren zati handi bat hartzen du. Mendi asko dauzka barrualdean, eta dibertsitate eta kultura handikoa da; nekazaritza arloan, oso emankorra da. Leku turistikoagoak badaude, baina Veracruz birjinagoa da, autentikoagoa. Krisiarekin zer moduz ari zarete moldatzen? Etorri nintzenean lana bazegoen. Orain, gero eta gutxiago. Herrialde berri batean integratzea erraza al da? Ez dut gezurrik esango: integrazioa ez da erraza. Orain momentu zaila da. Niri iruditzen zait, krisiaren aurrean, nahiz eta denbora asko eraman hemen bizitzen, beste era batera begiratzen gaituztela. Munduko toki guztietan gertatzen da gauza bera. Arazo ekonomikoren bat dagoenean, pixka bat errefusa hori sortzen da, [...]
Duela hamabi urte iritsi zen Patricia Lopez mexikarra Lazkaora, bere bikotea goierritarra zelako. Veracruz estatukoa da, Xalapa hiriburukoa.
Goierrin ez da mexikar askorik ikusten.
Mexikarrak Europara, maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira. Ekonomia arrazoiengatik Estatu Batuetara emigratzen dute mexikarrek. Lazkaora iritsi nintzenean, pare bat etorkin besterik ez zen ikusten kalean, eta inguruko herrietan ere berdin. Harrezkero asko iritsi dira.
Garai batean euskaldunak joaten ziren Amerika aldera. Orain alderantziz gertatzen da.
Nire herriko merkatu plaza garrantzitsu batek Jauregi dauka izena. Azkarate, Amezkoa… izeneko kaleak ere badaude.
Nolakoa da Veracruz?
Tropikala da. Portua dauka. Esaten dutenez, Habanako portuaren antz handia dauka. Oso estatu luzea da Veracruz, Mexikoko Golkoaren zati handi bat hartzen du. Mendi asko dauzka barrualdean, eta dibertsitate eta kultura handikoa da; nekazaritza arloan, oso emankorra da. Leku turistikoagoak badaude, baina Veracruz birjinagoa da, autentikoagoa.
Krisiarekin zer moduz ari zarete moldatzen?
Etorri nintzenean lana bazegoen. Orain, gero eta gutxiago.
Herrialde berri batean integratzea erraza al da?
Ez dut gezurrik esango: integrazioa ez da erraza. Orain momentu zaila da. Niri iruditzen zait, krisiaren aurrean, nahiz eta denbora asko eraman hemen bizitzen, beste era batera begiratzen gaituztela. Munduko toki guztietan gertatzen da gauza bera. Arazo ekonomikoren bat dagoenean, pixka bat errefusa hori sortzen da, barrera hori sortzen da. Nik uste dut euskarak integratzen laguntzen duela. Euskaraz dakiten lagunekin hori ikusi dut, baina gainditu gabeko irakasgaia da euskara.
Mexiko
Herritar izena: mexikar. Hiriburua: Mexiko Hiria. Dirua: Pesoa. Hizkuntzak: gaztelera (ofiziala).
Zazpi milioi lagun baino gehiago mintzo dira hizkuntza
amerindiarretan. Biztanleak: 110,6 milioi. Erlijioak: Katolikoa (%89), protestantea (%6) eta besteak (%5).