Aitor Esnaola nagusi Aitz-Zorrotz elkartearen ehiza txapelketan
Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak, urteroko txapelketa egin du asteburuan, Arabako Zanbrana herrian. Denera 40 bat ehiztarik parte hartu dute, eta Aitor Esnaola izan da punturik gehien bildu duena. Arkaitz Garmendiak jaso du bigar...
Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak, urteroko txapelketa egin du asteburuan, Arabako Zanbrana herrian. Denera 40 bat ehiztarik parte hartu dute, eta Aitor Esnaola izan da punturik gehien bildu duena. Arkaitz Garmendiak jaso du bigarren saria eta Igor Otegik hirugarrena. Beteranorik onena berriz, Lorenzo Iparragirre izendatu dute. Goiz partean behelaino itxia izan bazuten ere, arratsaldean jaso eta ehizarako giro ederra izan zutela azaldu dute taldekoek